Egoera pertsonal eta familiarraren zehaztapena (109-2011)
Kenkari hauek aplikatzeko kontuan hartuko diren zirkunstantzia pertsonal eta familiarrak abenduaren 31koak izango dira. Kenkariak konputatzeko garaian, kalkulua ez da inoiz ere izango kenkariak aplikatzeko exijitutako zirkunstantziak gertatu diren urte naturaleko egun kopuruaren araberakoa.
Kenkarirako eskubidea sortzen duen pertsona hil denean, kenkari hauek aplikatzeko kontuan hartuko diren zirkunstantzia pertsonal eta familiarrak pertsona horren heriotza egunean dagoen egoera aintzat hartuz zehaztuko dira. Kenkarien zenbatekoa ezingo da data horretara arte proportzionalki murriztu.
