Eguneratzen ez diren eraikuntzak edo lurrak eta ondasun naturalak (208-2012)
Eguneratuak izango ez diren eraikuntza edo lurrei dagozkien datuak beteko dira. Bereziki, aipatuko dira:
Probintzia/ Herrialdea:. Higiezinaren kokapenaren probintzia eta herrialdea jarriko da.
Probintzia kodea: Higiezinaren kokapenaren probintziaren kodea jarriko da.
Udalerria: Higiezinaren kokapenaren udalerria jarriko da.
Helbidea: Higiezinaren kokapenaren helbidea jarriko da.
Zenbaki finkoa: Higiezinaren zenbaki finkoa jarriko da. Datu hau Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagirian agertzen dena da.
Noiz eskuratua:. Higiezina noiz eskuratua izan den jarriko da.
Eskurapen prezioa:. Higiezinaren eskurapen prezioa jarriko da.
Amortizazioen batura: Higiezinaren amortizazio kontablearen batura, zergan kenkariduna izandakoa, jarriko da.