Pantaila osoa

Epeka egindako eragiketak (109-2015)

Apartatu hau beteko da baldin eta eragiketa hauetan lortutako errentak euren kobrantzak exijigarri diren neurrian egozten badira eta eskubidea sortzen den unean oso-osorik egoztea aukeratzen ez denean.

Aurten kobratutako zenbatekoa: zergaldian zenbat kobratu den jarriko da.

Irabazia edo galera: irabazi edo galera egozgarriari aurten kobratu den zenbatekoak ondare elementuaren eskualdatze balio osoarekiko duen portzentajea aplikatuz lortuko da.