Gainerako akzioak, partaidetzak, etab... (714-2011)
Balore hauek, merkatu antolatuetan negoziatzen ez direnez, honela konputatuko dira:
-
Entitatearen azken balantzea gainbegiratu eta egiaztatu bada eta auditoretzaren txostena aldekoa bada, balore hauek balantze horretatik ateratzen den balio teorikoaren arabera konputatuko dira.
-
Auditoretzarik egin ez bada edo auditoretzaren txostena aldekoa ez bada, ondoko balio hauetan handiena kontuan hartuko da:
-
Balio nominala.
-
Onartutako azken balantzearen balio teorikoa.
-
Aitorpenaren ekitaldiko abenduaren 31 baino lehen itxitako hiru ekitaldi sozialetako mozkinen batez bestekoa %20an kapitalizatzetik ateratzen den balioa.
-
KONTUZ: baloreak ondare sozietateenak edo ondare higigarri edo higiezin bat kudeatzea jarduera nagusitzat duten entitateenak direnean, aurreko apartatuetan aipatu den balio teorikoa kalkulatuko da aktiboen kontabilitate balio garbiaren ordez zerga honen ondorioetarako izango luketen balioa jarrita.
Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital sozialeko edo ondare fondoko akzio eta partaidetzak aitorpenaren ekitaldiko abenduaren 31ko likidazio balioaren arabera konputatuko dira. Balantzean sartutako aktiboak berariazko legerian jasotako arauei jarraiki baloratuko dira, eta hirugarrenekiko betebeharrak kenkaridunak izango dira.
Kooperatiben kapital sozialean bazkide edo elkartekideek dituzten partaidetzak derrigorrezko edo borondatezko ekarpenen zenbateko osoaren arabera baloratuko dira. Aipatu zenbateko osoa onartutako azken balantzetik aterako da, hala dagokionean itzuli gabeko galera sozialak kenduz.
Horretarako, entitateek ziurtagiriak banatu beharko dizkiete bazkide, elkartekide edo partaideei, balorazioak bertan azalduz.
