Pantaila osoa

Hartukizuna (190-2010)

Sakatu Hartukizun berria botoia aitortzen diren jasotzaileen hartukizunak betetzeko.

Diruzko ordainketak: dagokion jasotzaileari urtean egin zaizkion ordainketen zenbateko osoa jarriko da.

Atxikipenak: urtean benetan atxiki den zenbatekoa adieraziko da. Jasotzaile berberari diruz eta gauzen bidez ordaintzen zaizkionean lan etekinak (A, B, C edo E gakoak), errenta horien zenbateko osoaren gainean egingo da atxikipena. Kasu horretan, gauzen bidezko ordainketengatik ez da konturako sarrerarik egingo.

Gauzen bidezko ordainketen balioa: ekitaldian gauzen bidez egin diren ordainketen balorazioak batuko dira. Konturako sarreraren zenbatekoa ez da batura horretan sartuko. Sartu gabe utziko dira, orobat, bazkide babesleek edo sustatzaileek gizarte aurreikuspeneko sistemei eginiko kontribuzioak.

Konturako sarrerak: gauzen bidezko ordainketengatik kontura sartu den urteko zenbatekoa jarriko da. Jasotzaile berberari diruz eta gauzen bidez ordaintzen zaizkionean lan etekinak (A, B, C edo E gakoak), errenta horien zenbateko osoaren gainean egingo da atxikipena. Kasu horretan, gauzen bidezko ordainketengatik ez da konturako sarrerarik egingo.

Jasanarazitako konturako sarrerak: ordaintzaileak jasotzaileari jasanarazi dizkion konturako sarreren zenbatekoa.

Gakoa eta azpigakoa: dagokion gako alfabetikoa adieraziko da hemen, jarraibide hauetan ageri den gakoen zerrendari jarraikiz. B, E,G, H, I edo L gakoen kasuan, dagokion azpigako numerikoa ere adieraziko da.

Sortzapen ekitaldia: ondoko kasuotan beteko da:
- aitortzen den ekitaldian ez beste batean sortutako errentak ordaintzen direnean.
-jasotzaileek ekitaldian itzuli dituztenean aurreko ekitaldietan jasotako zenbatekoak. Kasu horretan, zenbatekoa minus (-) zeinuarekin adieraziko da, eta “Atxikipenak” eta “Konturako sarrerak” laukietan zero (0) jarriko da.

Ekitaldi desberdinetan sortutako errentak ordaindu edo itzuli badira, sortzapen ekitaldiak zenbat izan eta horrenbeste idazpen erabiliko dira haien datuak jartzeko

Ondorengo ahaide kop.: atxikipena eta konturako sarrera kalkulatzeko zenbat ondorengo hartu diren kontuan jarriko da.

Harreman mota: A gakoa duten lan etekinak izanez gero, honako kode numeriko hauen artean aukeratuko da:

1-izaera orokorreko kontratu edo lan harremanetarako.
2-urtebetetik beherako kontratu edo lan harremanetarako.
3-menpekotasunezko kontratu edo lan harreman berezietarako. Etekin hauek kartzeletan espetxeraturik daudenek edo elbarrituek lortuak direnean 1 kodean sartuko dira.

Jasotzaile berberari harreman mota desberdinetatik datozen zenbatekoak ordaindu bazaizkio, idazpen edo erregistro desberdinetan zehaztuko dira, eta horietako bakoitzak harreman mota berberari dagozkion ordainketak jasoko ditu.

Ezgaitasuna: A gakoa duten lan etekinak izanez gero, honako kode numeriko
hauen artean aukeratuko da:

1-jasotzailearen minusbaliotasun maila %33koa edo handiago eta %65etik beherakoa bada.
2-jasotzailearen minusbaliotasun maila %33koa edo handiago eta %65etik beherakoa bada, eta, gainera, mugikortasun murriztua duela frogatzen badu.
3-jasotzailearen minusbaliotasun maila %65ekoa edo handiagoa bada.
Jasotzaileak ez badu inolako ezgaitasunik edo bere minusbaliotasun maila %33koa baino txikiagoa bada, lauki hau ez da beteko.

Lan etekinek A, B edo C gakoa dutenean bakarrik bete beharrekoa:

Integratzen ez den kopurua: lauki hau beteko da baldin eta aitortutako ordainketak izaera irregularra badauka eta, beraz, %100ean integratu behar ez bada. Honako kenketa hau egingo da: ordaindutako zenbatekoa ken, integrazio portzentajea aplikatu ondoren, PFEZren aitorpenean sartu beharreko zenbatekoa.
Jasotzaile berberari egindako ordainketen artean integrazio portzentaje desberdinak badaude, integrazio portzentajeak adina idazpen beteko dira. Horrela, idazpen bakoitzean integrazio portzentaje bakar bati buruzko datuak jasoko dira. Integrazio portzentajea %100 bada lauki hau ez da beteko.

Gastuak: adierazi hemen zein den jasotzaile bakoitzari dagokion urteko zenbatekoa Gizarte Segurantzari edo funtzionarioen derrigorrezko mutualitate orokorrei egindako kotizazioengatik, eskubide pasiboen murrizketagatik, eta umezurtzen eskola edo antzeko erakundeei egindako kotizazioengatik, bai eta zergadunek bestelako erakunde edo instituzioei ordaindutako zenbatekoengatik ere, horiek, indarrean dagoen araudiarekin bat eginez, Gizarte Segurantzari dagozkion kontingentzia jakin batzuen prestazioa bereganatu badute.

Ezkontidearen aldeko pentsio konpentsagarria: atxikipen portzentajea kalkulatzeko kontuan hartu den pentsioaren zenbatekoa jarriko da.

Gakoa eta azpigakoa. Betetzeko jarraibideak.

1.-Gakoa zerrendatzen diren ordainketa guztietan adieraziko da.
2.-Ordainketek A, B eta C gakoa dutenean, jasotzaile berberari egindako ordainketen artean integrazio portzentaje desberdinak badaude, integrazio portzentajeak adina idazpen beteko dira. Horrela, idazpen bakoitzean integrazio portzentaje bakar bati buruzko datuak jasoko dira.
3.- Jasotzaile berberari egindako ordainketek gako desberdinak badituzte, behar adina idazpen beteko dira. Horrela, idazpen bakoitzean gako berberari buruzko datuak jasoko dira.
4.- Ordainketek G, H, I edo L gakoa dutenean, azpigako numerikoa ere adieraziko da nahitaez.

Gako eta azpigakoen zerrenda: gako eta azpigako guztiak diruzko eta, hala badagokio, gauzen bidezko ordainketak zerrendatzeko erabiliko dira.

A gakoa. Besteren konturako langileak oro har: lan etekintzat hartzen diren ordainketak sartzen dira, B, C eta E gakoetan adierazi behar direnean izan ezik.

B gakoa. Pentsiodunak eta hartzeko pasiboen jasotzaileak: kontzeptu hauengatik PFEZn salbuetsita ez dauden ordainketak sartzen dira, Gizarte Segurantzak edo beste edozein entitate edo enpresak ordainduak badira.

INSStik, haren ordezko entitateetatik eta klase pasiboetatik jasotako zenbatekoak:

           01 azpigakoa:erretiro arruntagatik.
           04 azpigakoa: ezintasun iraunkor osoagatik, zergaren foru arauak 9. artikuluko 3. eta 4. zenbakietan ezarritakoaren arabera salbuetsita gerta daitezkeenean.
           05 azpigakoa: aldi baterako ezintasunarengatik.
           06 azpigakoa: ezintasun iraunkor osoagatik, zergaren foru arauak 9. artikuluko 3. eta 4. zenbakietan ezarritakoaren arabera salbuetsi ezin daitezkeenean.
           07 azpigakoa: erretiro partzialagatik.
           08 azpigakoa: erretiro aurreratuagatik.
           09 azpigakoa: alargun pentsioagatik.

• BGAEetatik, pentsio planetatik eta zergaren foru arauko 70. 1. artikuluan aurreikusitako gainerako aurreikuspen sistemetatik jasotako prestazioak:
          20 azpigakoa: borondatezko bajagatik.
          21 azpigakoa: erretiroa dela-eta.
          22 azpigakoa: lanerako ezintasuna dela-eta.
          23 azpigakoa: heriotza dela-eta.
          24 azpigakoa: mendetasuna dela-eta.
          25 azpigakoa: iraupen luzeko langabezia dela-eta.
          26 azpigakoa: gaixotasun larria dela-eta.
02 azpigakoa. B gakoari dagozkion gainerako azpigakoetan zerrendatutakoez besteko prestazioak

C gakoa. Langabezi prestazio edo laguntzak: ordainketa bakarreko modalitatean ordaintzen diren langabezi prestazioak ez dira gako honekin adieraziko. L gakoa jarriko zaie, eta 13 azpigakoa.

E gakoa. Kontseilari eta administratzaileak: administratzaileei, administrazio kontseiluetako edo horien ordezko batzordeetako kideei nahiz beste ordezkaritza organoetako kideei egiten zaizkien ordainketak sartzen dira.

            01 azpigakoa: Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean besteren konturako langileekin parekatuta ageri diren kontseilari edo administratzaileek jasotako zenbatekoak.
            02 azpigakoa: 01 azpigakoarekin adierazi ezin diren zenbatekoak.

F gakoa. ikastaro, hitzaldi, mintegi eta antzekoak, eta literatura, arte edo zientzia alorreko lanak.

01 azpigakoa: salbuetsi gabe dauden literatura, zientzia edo arte alorreko gaiei dagozkien pertzepzioak.
02 azpigakoa: 01 azpigakoan jarritakoez besteko F gakodun pertzepzioak.

G gakoa. Jarduera ekonomikoak. Jarduera profesionalen etekinak.

01 azpigakoa: zergaren erregelamenduaren 108 1. artikuluan izaera orokorrez ezarrita dagoen atxikipen tasa.
02 azpigakoa: zenbait jardueratarako berariaz ezarritako tasa murriztua.
03 azpigakoa: jarduera hasten den ekitaldian eta hurrengo bietan aplikatzen den tasa murriztua.

04 azpigakoa:  zergaren erregelamenduko hamabigarren xedapen gehigarrian ezarritako atxikipen tasa aplikagarri zaien zenbatekoak

H gakoa: Jarduera ekonomikoak. Nekazaritza, abeltzaintza eta baso jarduerak, eta modulutan dauden jarduerak, atxikipenari lotutakoak:

01 azpigakoa: nekazaritza eta abeltzaintza jardueren etekinak, 02 azpigakoan sartutakoenak izan ezik.
02 azpigakoa: txerri-aziendak gizentzeko jardueren eta hegazti-hazkuntzaren etekinak.
03 azpigakoa: baso jardueren etekinak.
04 azpigakoa: zenbatespen objektiboan dauden jarduera ekonomikoen etekinak, zergaren erregelamenduko hamargarren xedapen gehigarrian aipatutakoak.

I gakoa. Beste jarduera ekonomiko batzuk: jabetza intelektual edo industrialaren etekinengatik, laguntza teknikoaren prestazioagatik, ondasun higikor, negozio edo meategiak errentan edo azpierrentan hartzeagatik eta irudia ustiatzeko eskubidea lagatzeagatik egindako ordainketak sartzen dira, betiere etekin horiek jasotzaileak egiten duen jarduera ekonomiko batetik baldin badatoz.

01 azpigakoa: irudi eskubidea ustiatzeko eskubidea lagatzea.
02 azpigakoa: gainerako etekinak.

K gakoa. Sariak: joko, lehiaketa, zozketa edo konbinazio aleatorioetan parte hartzeagatik ematen diren diru kopuruak. Kanpoan geratzen dira loteria eta apustu jakin batzuetatik eratorritako sarien gaineko karga bereziari lotuta dauden sariak.

L gakoa. Errenta salbuetsiak eta zergapetu gabeko dietak:

01 azpigakoa: lokomozio, mantenu eta egonaldi gastuetarako dietak eta diru esleipenak.
02 azpigakoa: terrorismo ekintzengatik ematen diren prestazio publikoak.
03 azpigakoa: giza inmunoeskasiaren birusak jotakoek jasotzen dituzten laguntzak.
04 azpigakoa: 1936-1939 bitarteko gerra zibilaren ondorioz zauriak edo mutilazioak jasan dituztenen aldeko pentsioak.
05 azpigakoa: langilea kaleratu edo lana uzteagatik ematen diren kalte-ordain salbuetsiak.
06 azpigakoa: erabateko ezintasun iraunkorragatik eta baliaezintasun handiagatik jasotzen diren prestazio salbuetsiak.
07 azpigakoa: klase pasiboen erregimenean baliaezintasun edo ezintasun iraunkorragatik jasotzen diren pentsio salbuetsiak.
08 azpigakoa: Gizarte Segurantzak kargupeko seme-alabengatik ematen dituen laguntza familiarrak eta zurztasun egoeragatik jasotzen diren gainerako laguntza publikoak.
09 azpigakoa: pertsonak etxean hartzeagatik erakunde publikoetatik jasotzen diren zenbatekoak.
10 azpigakoa: beka publikoak eta irabazi asmorik gabeko entitateek emandako beka salbuetsiak.
11 azpigakoa: giza eskubideen defentsa eta sustapenarekin lotuta nahiz literatura, arte eta zientziarekin lotuta ematen diren sari salbuetsiak.
12 azpigakoa: goi mailako kirolariei ematen zaizkien laguntza ekonomiko salbuetsiak.
13 azpigakoa: langabezi prestazioak, ordainketa bakarreko modalitatean ordaintzen direnean.
14 azpigakoa: nazioarteko bake misioetan esku hartzeagatik jasotzen diren aparteko haborokin publikoak.
15 azpigakoa: atzerrian lan egiteagatik jasotako lan etekin salbuetsiak.
16 azpigakoa: ehorzketa dela-eta jasotako prestazioak.
17 azpigakoa: C hepatitisa hartu duten pertsonen aldeko laguntzak.
18 azpigakoa: pertsona ezgaituek errenta moduan jasotako prestazioak, zergaren 74. artikuluan aipatutako ekarpenei dagozkienean.
19 azpigakoa: senitartekoen zaintzarako eta laguntza pertsonalizaturako ematen diren prestazio ekonomiko publikoak, betiere autonomia pertsonala sustatzeko eta besteren beharra duten pertsonak zaintzeko legearen ondorio badira.
21 azpigakoa: aurreko azpigakoetan sartu ez diren bestelako errenta salbuetsiak.
99 azpigakoa: gauzen bidezko lan etekinak ez direnak (zergaren 17.2 artikuluan aipatutakoak).