Hartukizunaren datuak (194-2012)
Jatorria: eragiketaren arabera honako hau jarriko da:
A: eskualdaketa denean.
B: amortizazio edo berreskurapena denean.
C: truke edo bihurketa denean.
D: etekin esplizituko aktibo finantzarioen eskualdaketak direnean. Aktibo horiek kontu oharpenen bidez behar dira errepresentatu eta Espainiako bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatu, eta eskualdaketak kupoia bere epemugara iritsi baino 30 egun lehenagoko epean egin behar dira. Baldintza hauek beteko dira:
- eroslea lurralde espainiarrean egoiliarra ez den pertsona edo entitate izatea edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo izatea.
- eskualdatutako baloreetatik datozen etekin esplizituak atxikitzeko obligaziotik salbuetsita egotea erosleari dagokionez.
E: aktibo finantzarioak aldi baterako lagatzen direnean berrerosketa hitzarturik.
Kodearen gakoa: “Jaulkitzailearen kodea” laukiko edukiaren deskripzioa identifikatzen du. Honako hau jarriko da:
1: jaulkitzailearen kodea IFZ bati dagokio.
2: jaulkitzailearen kodea ISIN kode bati dagokio.
3: jaulkitzailearen kodea ISIN koderik ez duten atzerriko baloreei dagokie.
Jaulkitzailearen kodea:
- “Kode gakoa” 1 bada, jaulkitzailearen IFZ jarriko da.
- “Kode gakoa” 2 bada, ISIN kodea jarriko da.
- “Kode gakoa” 3 bada, «ZXX» gakoa adierazi behar da. «XX» hori herrialde jaulkitzailearen kodea izango da, abenduaren 2ko 1060/2008 Foru Aginduaren III. Eranskinean herrialdeetarako ezarrita dagoen kodeketaren arabera.
Kode mota: “Balore kontuaren kodea” laukiko edukiaren deskripzioa identifikatzen du. Honako hau jarriko da:
C: balore kontuaren kodea agertzen da.
O: beste identifikazio bat agertzen da.
Balore kontuaren kodea: aitortzailea errenta horien baloreak kobratu, administratu edo gordailatzeaz arduratzen den entitate finantzario bat denean bakarrik beteko da lauki hau..
Sortzapena: aurreko ekitaldietan sortu eta, titularrak kobrantzara agertzeagatik, ekitaldian ordaindutako errenten kasuan bakarrik beteko da lauki hau. Errenten sortzapen ekitaldiari dagozkion lau zifrak jarriko dira.
Lotura: clikatuko da jasotzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren zergaduna denean, baldin eta aitortutako kapital higikorraren etekinak entitate lotuetatik lortzen badira.
Eskuratze edo harpidetza balioa: aktibo finantzarioaren eskuratze edo harpidetza balioa jarriko da. Eskuratze balioa haren ziurtagirian ageri dena izango da, eragiketaren gastu osagarriak gutxitu gabe. “Jatorria” laukian D adierazi bada, lauki hau bete gabe utziko da.
Eskualdatze, amortizazio eta abarren balioa: dagokion eskualdatze, amortizazio, berreskurapen, truke edo bihurketa balioa jarriko da. “Jatorria” laukian D adierazi bada, lauki hau bete gabe utziko da.
Oinarria: kenketa honen emaitza izango da: “Eskualdatze, amortizazio, eta abarren balioa” laukian azaltzen den zenbatekoa ken “Eskualdatze eta harpidetza balioa” laukian azaltzen dena. “Jatorria” laukian D adierazi bada, atxikipenaren oinarria eskualdatutako balorearen kupoi korrituari dagokion prezioaren zatia izango da.
Atxikipenak / Konturako sarrerak: “Oinarria” laukian adierazitako zenbatekoari atxikipen portzentaia aplikatzetik aterako da. “Oinarria” laukian adierazitako zenbatekoa negatiboa denean, lauki honetan zero (0) jarriko da.
