Pantaila osoa

Kooperatibei egindako ekarpenen informazioa (194-2012)

Aitortuaren datuak gain, hemen agertzen diren eremuak beteko dira soilik.

1.“Jatorria” honako gakoekin:

U: Kooperatibak: Ekarpen berreskurapenak

V: Kooperatibak. “Inter vivos” ekarpenen eskualdaketa.

X: Kooperatibak. “Mortis causa” ekarpenen eskualdaketa.

Y: Kooperatibak. Ekarpenak: beste kooperatiba batera eramatea.

Z: Kooperatibak. Ekarpenak: eskubide errealak sortu edo ematea.

2. “Eskualdatze, amortizazio eta abarren balioa”:

Ekarpen berreskurapen kasuan, dagokion zenbatekoarekin beteko da.

Ekarpenak eskualdatu edo eskubide errealak eratu edo laga badira, adierazi behar da zer balio duten ekarpen horiek eskualdaketa egunean edo eskubide errealak eratu edo laga direnean.

Trasladoen kasuan, traspasatutako ekarpenaren zenbatekoa jarriko da.

Itzulketa edo eskualdaketa balioaren doikuntza bat denez gero, eremu honetan bertan adierazi behar dira itzulkinak, estornuak eta kapitalizatu diren bestelako zenbatekoak, itzulketarako eskubidearen aitorpenak edo “mortis causa”  eskualdaketak ondorioak sortu dituen urteari dagokionak. “Sortzapena” eremuan zenbateko horiek zein ekitalditakoak diren adieraziko da.

3. “Jatorria” eremuan “Y” jarri denean soil-soilik, “Jaulkitzailearen kodea” eremua ekarpenak jaso dituen kooperatiba berriren IFZ adieraziko da.

4. “Sortzapena”. Bete eremu hau baldin eta “Eskualdaketa, amortizazio, itzulketa balioa” eremuan gorago adierazitako itzulkinak, estornuak edo kapitalizatu diren bestelako zenbatekoak jarri badira. Zenbateko horiek egozten zaizkion ekitaldiko lau zifrak idatziko dira.