Nazioarteko gardentasun fiskala (200-2013)
Nazioarteko gardentasun fiskaleko araubidea aplikagarri duten entitate guztiek, eta horiek bakarrik, bete behar dute apartatu hau. Araubide hori jasota dator Sozietateen gaineko Zergari buruzko 7/1996 Foru Arauan, VIII. tituluaren XIII. kapituluko 115. artikuluan.
Entitate aitortzaileak entitate ez-egoiliar baten errenta positiboak sartu baldin baditu bere oinarri ezargarrian, honako datu hauek eman beharko ditu hari buruz:
- Izena edo sozietate izena.
- Sozietatearen helbidea.
- Herrialdea. Goitibeherako menuan atzerriko entitatearen egoitzako herrialdea aukeratu behar da.
- Oinarri ezargarrian sartu behar den errenta positiboaren zenbatekoa.
- Entitate ez-egoiliarraren administratzaileen zerrenda.
Azkenik, errentaren zenbateko osoa programak berak sartuko du oinarri ezargarrian. Horretarako, kontabilitatez kanpoko doikuntza positibo bat egingo du nazioarteko gardentasun fiskaleko araubideari jarraituta.
