Pantaila osoa
Cargando...
 

Pertsona edo entitateen zuzeneko partaidetzak entitate aitortzailean (200-2016)

Aitortutako zergaldiaren itxiera egunean beste pertsona edo entitate batzuek %5eko edo hortik gorako partaidetza badute entitate aitortzailearen kapital sozialean (%1ekoa edo handiagoa bigarren mailako merkatu antolatuan kotizatzen duten baloreak izanez gero), haiei buruz eskatzen diren datu guztiak adierazi behar dira.

Aitortutako zergaldiaren itxiera egunean entitate aitortzaileko bazkide edo partaide bakoitzak kapital sozialean dituen partaidetzak %5etik beherakoak badira (%1etik beherakoak, bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatzen duten baloreak izanez gero), laukia markatu behar da.