Pantaila osoa
Cargando...
 

Sarrera (714-2016)

Ondare hau aitortu behar du zergadunak:

  • Bere titularitateko ondasun guztiak.
  • Sortzapen egunean, hau da, aitorpenaren ekitaldiko abenduaren 31n, berari egotzitako eduki ekonomikoko eskubide guztiak.

Zergadunak ez ditu ondoko ondasun eta eskubideak aitortu behar:

  • Euskal Ondare Kulturala osatzen duten ondasunak, behar bezala inskribatuak daudenean.

  • Autonomia Erkidegoen Ondare Historikoa osatzen duten ondasunak, erregistratuak eta kalifikatuak daudenean, eta Espainiako Ondare Historikoa osatzen dutenak.

  • Museo edo kultur erakundeei gordailuan lagatako arte-gaiak eta zaharkinak, haietan gordailatzen diren bitartean. Baldintzak:

    • Irabazteko asmorik ez izatea.
    • Lagapenaldia hiru urtetik beherakoa ez izatea.
  • Artistaren artelana bera, egilearen ondarean jarraitzen duen bitartean.

  • Etxeko ostilamendua, ondoko hauek izan ezik: bitxiak, luxuzko larruak, ibilgailuak, urontziak, aireontziak, arte-gaiak eta zaharkinak.

  • Eduki ekonomikoko eskubideak aurrezpen tresna hauetan:
    1. Bazkide osoen edo arrunten eskubide kontsolidatuak eta onuradunen eskubide ekonomikoak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitate batean..

    2. Partaideen eskubide kontsolidatuak eta onuradunen eskubide ekonomikoak, pentsio plan batean.

    3. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauak aipatzen dituen aurreikuspen plan aseguratuei ordaindutako primei dagozkien eduki ekonomikoko eskubideak.

    4. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauak aipatzen dituen enpresen gizarte aurreikuspeneko planei subjektu pasiboak egindako ekarpenei dagozkien eduki ekonomikoko eskubideak, hartzailearen kontribuzioak barne.

    5. Enpresen gizarte aurreikuspeneko planekin zer ikusirik ez duten eduki ekonomikoko eskubideak, baldin eta enpresek pentsio gaietan hartutako konpromisoak bideratzen dituzten aseguru kolektiboko kontratuei subjektu pasiboak ordaindutako primetatik badatoz, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratuaren lehen xedapen gehigarrian eta horren garapenerako araudian jasotako eran. Era berean, enpresariek aseguru kolektiboko kontratu horiei ordaindutako primetatik datozen eduki ekonomikoko eskubideak ere bai.

    6. Mendetasun aseguru pribatuei ordaindutako primei dagozkien eduki ekonomikoko eskubideak.

  • Jabetza intelektualetik eratorritako eskubideak, egilearen ondarean jarraitzen duten bitartean.

  • Jabetza industrialetik eratorritako eskubideak, enpresa jarduerei loturik ez dauden bitartean.

  • Salbuetsita dauden etekinak sortzen dituzten baloreak.

  • Zergadunaren ohiko etxebizitza, gehienez 300.000,00 euroraino.

  •  Euskal Herrian kokatuta dauden espezie autoktonoko basoak. Salbuespen hau 100.000 euroraino aplikatuko da gehienez.
  • Jendeak oro har erabiltzekoak diren bidexka, terreno eta instalazioak, haien onura kasuan kasuko herri Administrazioak aitortu duenean.

  • Energia berriztagarrien instalazioak, halakotzat harturik iturri berriztagarrien aprobetxamenduei dagozkienak, baldin eta sortzen duten energia titularraren zuzeneko kontsumorako edo banaketa-sareetara eramateko erabiltzen bada. Salbuespen hau 100.000 euroraino aplikatuko da gehienez.

10/2012 FAren 6. bis artikulua

  • Pertsona fisikoek beren jarduera ekonomikoari atxikita dituzten ondasun eta eskubideak, baldin eta jarduera hori ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean egiten bada, eta zergadunaren errenta iturri nagusia bada.Ondasun eta eskubide horien artean sartu behar dira bi ezkontideek edo izatezko bikoteko bi kideek amankomunean dituztenak.Errenta bat errenta iturri nagusitzat hartzen da PFEZaren zerga oinarriaren 100eko 50, gutxienez, jarduera ekonomikoaren etekin garbietatik datorkionean.  Hori kalkulatzeko, ez dira konputatuko ez hurrengo apartatuan aipatutako entitateetan egiten diren zuzendaritza funtzioen ordainsariak, eta ez entitate horietan parte hartzeagatik ematen den ezein ordainsari.Zergadun batek bi jarduera ekonomiko edo gehiago egiten baditu esandako moduan, haiei atxikitako ondasun eta eskubide guztiak egongo dira salbuetsita, eta aurreko paragrafoan jasotakoaren ondorioetarako, jarduera guztien etekin multzoa hartuko da errenta iturri nagusitzat.
  • Merkatu antolatuetan kotizatutako zein kotizatu gabeko entitateetako kapital edo ondare partaidetzen jabetza osoa, jabetza soila eta biziarteko usufruktu eskubidea, baldintza hauek betetzen badira:

-Sozietate izaera izan edo ez, entitatearen jarduera nagusia ez izatea ondare higigarri edo higiezin baten kudeaketa.

Entitate batek ondare higigarria edo higiezina kudeatzen duela eta, beraz, jarduera ekonomiko bat egiten ez duela ulertuko da ekitaldi sozialeko 90 egunetan baino gehiagotan zirkunstantzia hauetako bat gertatzen denean:

a´) Bere aktiboaren erdia baino gehiago baloreez osatuta egotea, edo

b’) Bere aktiboaren erdia baino gehiago jarduera ekonomikoei lotuta ez egotea.

Hala aktiboaren balioa nola jarduera ekonomikoei atxiki gabeko ondare elementuena kontabilitatetik ondorioztatuko dira, baldin eta kontabilitateak sozietatearen benetako ondare egoera zehazki islatzen badu.

Jarduerari lotu gabeko baloreez edo ondare elementuez osatutako aktiboaren zatia kalkulatzeko:

1.- Ez dira konputatuko balore hauek:

— Legezko eta arauzko eginbeharrak betetzeko edukitzen direnak.

—Jarduera ekonomikoak egitearen ondorioz ezarritako kontratu harremanetatik sortutako kreditu eskubideak barnean dituztenak.  

— Balore sozietateek beren xedea den jardueran aritzearen ondorioz dauzkatenak.

—Gutxienez boto eskubideen 100eko 5 eman eta parte-hartzea zuzentzeko eta kudeatzeko helburuaz edukitzen direnak, baldin eta, ondorio horietarako, baliabide material eta pertsonalen antolamendu egokia badago eta partaidetutako entitatea letra honetan sartuta ez badago.

2.- Ez dira konputatuko ez balore gisa eta ez jarduera ekonomikoei atxiki gabeko elementu gisa eskuratze prezioa entitateak lortutako mozkin banatu gabeen zenbatekoa baino handiagoa ez dutenak, baldin eta mozkin horiek jarduera ekonomikoak egitetik eratorriak badira, urtean bertan nahiz aurreko 10 azken urteetan lortutako mozkinen zenbatekoaren mugapean. Ondorio horietarako, jarduera ekonomikoetatik etorritako mozkinekin parekatzen dira aurreko paragrafoaren azken puntuan azaltzen diren balioetatik etorritako dibidenduak, baldin eta partaidetutako entitateak lortutako diru-sarrerak, 100eko 90ean gutxienez, jarduera ekonomikoak egitetik badatoz.

Entitateak beste entitate batzuetan ere parte hartzen duenean, ulertuko da ez duela ondare higigarri bat kudeatzen, baldin eta, entitate horietako bakoitzean zuzenean gutxienez boto eskubideen 100eko 5 edukita, partaidetzak zuzendu eta kudeatzen baditu baliabide pertsonal eta materialak antolatuz. Horretarako, beharrezkoa izango da entitate partaidetuen jarduera nagusia ondare higigarri edo higiezin baten kudeaketa ez izatea, aurreko paragrafoan jasotakoaren arabera.

 - Zergadunak entitatearen kapitalean duen partaidetza gutxienez 100eko 5ekoa izatea, banaka aintzat hartuta, edo 100eko 20koa berearekin batera ezkontidearena, izatezko bikote lagunarena, aurreko zein ondorengo ahaideena, edo bigarren mailako zeharkako ahaideena aintzat hartuta (ahaidetasunaren jatorria izan daiteke odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotea edo adopzioa).

  • Zergadunak entitatean zuzendaritza lanak egitea benetan, eta horregatik bere jarduera ekonomikoen eta lan pertsonalaren etekin guztien 100eko 50etik gorako ordainsaria jasotzea.  Ondorio horietarako, aurreko puntuko jardueren etekinak ez dira konputatuko salbuetsita daudenean. Entitatean duen partaidetza aurreko letran aipaturiko pertsonetako batekin edo batzuekin batera duenean, zuzendaritza funtzioak eta hortik datozen ordainsariak ahaidetasun taldeko pertsona batek bederen izan behar ditu, salbuespenerako eskubidea denek izatea eragotzi gabe.

Pertsona bera zuzenean hainbat entitatetako partaidetzen titularra denean eta haietan apartatu honetan jasotako baldintzak betetzen direnean, portzentajea bereizita kalkulatuko da entitate horietako bakoitzarentzat.

Salbuespenak ez du hartuko jarduera ekonomikoa egiteko beharrezkoak ez diren aktiboen balioan partaidetzei dagokien zatia. Balio hori foru arau honetan jasotako erregelen arabera kalkulatuko da, eta jardueraren ondorio ez diren zorrek gutxituta egongo da.

Jarduera ekonomikoei atxikitako ondasunak eta hainbat partaidetza salbuesteari dagokionez, honako hau argitzea komeni da:

Ulertzen da aktibo bat beharrezkoa dela jarduera ekonomiko bat egiteko, jarduera horri atxikitako elementu bat denean, hala ezartzen du AFHZFAk 26. artikuluan. Guztiarekin ere, entitate baten funts propioetan parte hartzea adierazten duten aktiboak jarduera ekonomikoari atxikita egon daitezke.

Ibilgailu, itsasontzi eta aireontziekin erlazionatutako aktiboak atxikitzat hartuko dira haien gastuak kengarriak diren proportzio berdinean.

Salbuespena aplikatzeko beharkizunak eta baldintzak 2015ko abenduaren 31n bete behar dira.

HONAKO HAUEI INOIZ EZ ZAIE APLIKATUKO SALBUESTPEN HORI

  •  Printzipioz salbuetsita dauden ondasun higiezinei, horiek laga badira edo haien gainean eskubide errealak eratuta badaude, haien errentamendua edo azpierrentamendua barne, NON ETA ondasun horiek ez dauden atxikita higiezinen errentamenduko jarduera bati, eta hura egiten duen zergadunak, gutxienez, ez duen soldatapeko langile BAT (2015eko ekitaldian bakarrik) bat,  lanaldi osoan eta dedikazio esklusiboarekin.  Ondorio horietarako, enplegatuak ez dira konputatuko zergadunarekin harremana dutenean (ezkontidea, izatezko bikote-laguna, aurreko edo ondorengo ahaideak, bigarren mailako zeharkako ahaideak, izan ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotea edo adopzioa), edo sozietateen gaineko zergaren foru arauko 42. artikuluan ezarritakoaren arabera lotutako pertsonak direnean.

 

  • Ustiapen ekonomikoei atxikita ez dauden ondasun higiezinei partaidetzen balioan dagokien zatiari. Era berean, salbuespena ez zaio aplikatuko partaidetzen balioan dagokien zatiari (balio hori foru arauaren balorazio arauak aplikatuta kalkulatu behar da), higiezin horiek lagatzen direnean edo horien gainean eskubide errealak eratzen direnean, haien errentamendua edo azpierrentamendua barne, NON ETA entitateak ez duen, gutxienez, soldatapeko langile BAT( 2015eko ekitaldian bakarrik), lanaldi osoan eta dedikazio esklusiboarekin. Ondorio horietarako, pertsona enplegatuak ez dira konputatuko zergadunarekin harreman edo loturaren bat dutenean aurreko paragrafoan adierazitako eran.

Higiezinen errentamendua jarduera kualifikatua duten entitateetako partaidetzetan, salbuespena ez da aplikatuko sozietateen gaineko zergaren foru arauak 115. artikuluko 1 apartatuan aipatzen dituen kasuetan.

  • Partaidetzen balioan bigarren  mailako  merkatuetan  kotizatutako baloreei, inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzei eta ibilgailu, urontzi eta aireontziei dagokien zatiari. Zerga oinarria kalkulatzeko, kontabilitate balio garbiaren ordez, kontuan hartuko da 3. apartatuan jasotako balorazio erregeletatik ateratzen den balioa, salbu eta kontabilitate balio garbia xedapen horiek aplikatuta ateratzen den balioa baino handiagoa denean.  Orobat, salbuespena ez da aplikatuko esandako partaidetza hori zeharka edukitzen denean beste entitate batzuetako partaidetzen bitartez, betiere baldin eta partaidetza portzentajea entitate horien kapitalaren 100eko 5ekoa edo handiagoa bada. Ondorio horietarako, konputatuko da zergadunaren partaidetza nahiz ezkontidearena, izatezko bikote-lagunarena, aurreko zein ondorengo ahaideena, edo bigarren mailako zeharkako ahaideena (ahaidetasunaren jatorria izan daiteke odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotea edo adopzioa), edo sozietateen gaineko zergaren foru arauko 42. artikuluan ezarritakoaren arabera lotutako pertsona edo entitateena. Salbuespena ez zaio aplikatuko partaidetzen balioan bigarren mailako merkatuetan kotizatutako baloreei dagokien zatiari, baldin eta balore horiei dagokienez zergadunak gutxienez boto eskubideen 100eko 5 badauka, eta partaidetzak baliabide pertsonal eta materialak egoki antolatuz zuzentzen eta kudeatzen baditu.

 

  •  Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzei.