Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik (109-2013)
Ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatu diren kasuan, gertatzen bada judizialki onartutako hitzarmen batean seme-alaben mantenurako urteko ordainketak finkatu direla eta zergadunak ordaindu dituela, urteko ordainketa horiek %15eko kenkaria izango dute, beti ere muga hauen barruan:
-
173,70 euro urtean lehenengo seme-alabagatik.
-
214,80 euro urtean bigarren seme-alabagatik.
-
363,00 euro urtean hirugarren seme-alabagatik.
-
429,00 euro urtean laugarren seme-alabagatik.
-
560,70 euro urtean bosgarren eta hurrengo seme-alabaga bakoitzagatik.
