Pantaila osoa
Cargando...
 

Aitorpen laburpena (180-2014)

Programa batean Aitortzailearen araberako kudeaketa aukera erabilita sartzea erabaki badugu, aitorpenak gehitu aurretik sortu behar da aitortzailea. Ondoren, alde batera utzita zer kudeaketa mota hautatu dugun, Aitorpen berria sakatu behar dugu, aitorpen bat sortzeko.

Jasotzaile berria: ekitaldi berria sartu ondoren, sakatu Jasotzaile berria, 180 ereduko jasotzaileen datuak betetzeko.

180 ereduko programak aukera ematen du aitorpeneko jasotzaileen zerrenda gorantz edo beherantz ordenatzeko, identifikazio fiskaleko zenbaki, izen, ordainsariaren zenbateko eta atxikipenaren zenbatekoaren arabera. Horretarako, klik egin paneleko honelako izenburuen gainean:jasotzaielen laburpena.

Jasotzailearen datuak: sakatu botoia jasotzaileen laburpenean aukeratuta dauden jasotzaileen datuak ikusi edo aldatzeko edo, bestela, egin klik bikoitza zerrendako jasotzaileen gainean zuzenean horretan sartzeko.

Ezabatu jasotzailea: aitorpeneko jasotzaileen zerrendatik zuk aukeratutako jasotzailea ezabatzeko eta deusezteko balio izango du, hala baieztatu ondoren. Jasotzaileak ezabatzeko, era berean, klik egin dezakezu laburpen pantailan jasotzaile bakoitzaren eskuineko paperontziaren gainean.