Pantaila osoa

Aitortzeko obligazioa (720-2013)

Oro har, aitorpena aurkeztu beharra dago lehen hiru ondasun blokeetako ondasun eta eskubideak 50.000 eurotik gorakoak badira blokeak bakarka hartuta (finantza entitateetako kontuak; baloreak, eskubideak, aseguruak eta alde baterako edo bizitza osorako errentak; eta ondasun higiezinak edo haien gaineko egiazko eskubideak).

Atzerrian dauden, atzerrian matrikulatuta dauden edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan dauden ondasun higigarri edo haien gaineko eskubideei dagokienez, aitorpena egin behar da bakarkako balioa 50.000 eurotik gorakoa denean. SALBUESPENA: dirua eta harribitxi edo metalak; kasu horretan, ondasun kategoria horien baterako balioak izan beharko du 50.000 eurotik gorakoa.