Pantaila osoa
Cargando...
 
Araubide iragankorrari atxikitutako jarduerak (109-2014)

Eranskin hau bete behar dute 2013ko ekitaldian moduluen arabera zergapetutako jarduera bat egin duten zergadunek, baldin eta, hurrengo urteetan jarduera horregatik moduluetan jarraituta, modalitate horretatik baztertuta geratzen ez badira ezarrita dauden magnitudeak gainditzeagatik (langile kopurua, ibilgailu kopurua, 60.000 euroko eragiketa bolumena).
 
(Araubide iragankor hau 2014, 2015 eta 2016. urteetarako da.)

A. NEKAZARITZA - ABELTZANTZA ETA TERMINAL FISKALA DUTEN TAXIAK

Jarduera hauen kasuan, honako erregela bereziak aplikatuta kalkulatuko da etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoko modalitate erraztuan:

  • Lehenik sarrerak kalifikatu eta kuantifikatuko dira jarduerari atxikitako ondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak sartu gabe.

  • Gastuak nekez frogatu eta balora daitezkeenean, aurreko puntuan aipatu diren sarreren %75 hartuko da bakar-bakarrik gastu kengarritzat.

  • Azkenik, jarduerari atxikitako ondare elementuetatik datozen irabazi eta galerak gehitu edo gutxituko dira. Sozietateen gaineko Zergari buruzko foru arauan jasotakoaren arabera egongo dira kalkulatuak.

B. BESTE JARDUERAK ETA TERMINAL FISKAL GABEKO TAXIAK

Beste jarduera hauen kasuan, honako erregela bereziak aplikatuta kalkulatuko da etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoko modalitate erraztuan:

  • Lehenik sarrerak kalifikatu eta kuantifikatuko dira jarduerari atxikitako ondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak sartu gabe.

  • Gastuak nekez frogatu eta balora daitezkeenean, aurreko puntuan aipatu diren sarreren %65 hartuko da bakar-bakarrik gastu kengarritzat.