Pantaila osoa

Aurkezpena (184-2013)

184 ereduaren moduloa aplikazio informatikoa da, bakar-bakarrik Gipuzkoako Foru Aldundiak landu duena. 184 eredua, errenta- esleipenaren araubideko erakundeak aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa,  internet bidez edo baliabide informatikoez bete, inprimatu, grabatu eta aurkezteko aukera ematen du.

Errenta-esleipenaren araubideko erakundeak lortutako errentak jarri behar dira 184 ereduan, bai eta bazkide, jaraunsle, erkide eta partaide bakoitzari esleitu behar zaion errenta ere.