Pantaila osoa

Aurkeztera behartuak (115-2009)

Jarraian adierazten diren pertsona edo entitateek hiri ondasun higiezinak errentan hartzeagatik etekinak ordaintzen dizkietenean Errenta eta Ez Egoiliarren Errentaren zergadunei edo Sozietateetako subjektu pasiboei, aurkeztu behar dute 115 eredua:

• Pertsona juridikoek eta gainerako entitateek, jabekideen komunitateak eta errentak egozteko erregimenean dauden entitateak barne.
• Enpresari eta profesional indibidualek, etekin horiek beren jardueragatik ordaintzen dituztenean.
• Lurralde espainiarrean egoiliarrak ez diren pertsona fisiko nahiz juridikoek eta gainerako entitateek, bertan establezimendu iraunkorraren bitartez aritzen direnean.

Ez da atxikipenik edo konturako sarrerarik egin beharko ondoko kasuotan:

• Enpresek langileei errentan hartzeko etxebizitza ematen dienean.
• Errentariak errentatzaileari ordaindutako errenta 900 eurotik gorakoa ez denean urtean.
• Errentatzaileak errentariari frogatzen dionean Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tarifetako lehen sekzioaren 861 taldeko epigrafeetako baten arabera tributatu behar duela, eta zero kuota ateratzen ez dela, edota, bestela, hiri ondasun higiezinak errentan edo azpierrentan emateko ahalbidetzen duen beste edozein epigrafearen arabera tributatu beharra izanik, errentan edo azpierrentan ematen diren ondasun higiezinen balio katastralari 861 taldeko epigrafeetan ezarritako kuota kalkulatzeko erregelak aplikatuta zero kuota ateratzen ez dela.
• Etekinak errentamendu finantzarioko kontratuetatik, hau da, uztailaren 29ko 26/1988 Legeak, Kreditu Entitateen Diziplina eta Kontuhartzailetzari buruzkoak, zazpigarren xedapen gehigarriaren lehen apartatuan aipatutakoetatik eratortzen direnean, baldin eta kontratugaia hiri ondasun higiezinak badira.