Pantaila osoa

Datuak 2012 ekitaldiko 220 eredutik inportatzea (220-2013)

Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:

  1. Aukerak leihoaren barruan, "Inportatu datuak" hautatu behar duzu. Leiho berriaren barruan "Aurreko ekitaldietako aitorpenak inportatu" aukeratu eta hurrengoa botoiari eman.
  2. Hurrengo leihoan hautatu behar da eredua, jatorrizko ekitaldia (bikoiztu nahi duzuna) eta helmugako ekitaldia.
  3. Azkenik, inportatu nahi dituzun aitorpenak hautatu eta gero Hurrengoa sakatu behar duzu. Hurrengo leihoan aitorpenak ongi inportatu direla baieztatzen da.

Aipatu behar da bakar-bakarrik honako datuak inportatu ahal izango dira, taldeko entitate bakoitzak 2012ko 220 ereduan adieraziak:

  • Taldearen zenbakia.
  • Sozietateen zerrenda (Sozietate izena, IFZ, probintzia, zein ekitalditan sartua eta jabari %).
  • Egin gabeko ezabaketak
  • Taldearen oinarri ezargarri negatiboak.
  • Taldean sartu aurretik lortutako oinarri ezargarri negatiboak.
  • 1998 eta 2012 bitartean sortutako kenkariak:

    • Barruko zergapetze bikoitzaren kenkaria
    • Nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria
    • Kuotan mugatutako kenkariak
    • Kuotan mugatu gabeko kenkariak