Datuak taldeko entitate bakoitzaren 2011 ekitaldiko 200 eredutik inportatzea (220-2011)
Taldeko entitate bakoitzak 2011eko 200 aitorpen ereduan adierazitako datuak inportatu daitezke. Datuak inportatzeko, nahi den enpresa hautatu behar da 200etik inportatu apartatuan.
Programak bakar bakarrik 2011 ekitaldiko datuak inportatuko ditu, bereziki honako hauek:
- Galdu irabazien kontuaren emaitza.
- Barruko zergapetze bikoitzaren kenkaria
- Nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria
- Kuotan mugatutako kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
- Kuotan mugatu gabeko kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
Salbuespena: Uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak 85. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik. Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:
- Aktibo korronte berriak. 37. art. (2500 laukia)
- Berrikuntza ez-teknologikoa. Batez bestekoaren gaineko soberakina (2595 laukia)
- Lanbide heziketako gastuak. Kenkari gehigarria (2539 laukia)
- Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)
- I+G jarduerak. Kenkari gehigarria (3006 laukia)
- Berrikuntza teknologikoa. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3015)
Datu horiek inportatuko ez direnez, kenkarien apartatuan jasota dauden jarraibideen arabera bete behar dira.
