Datuak taldeko entitate bakoitzaren 2015 ekitaldiko 200 eredutik inportatzea (220-2015)
Taldeko entitate bakoitzak 2015eko 200 aitorpen ereduan adierazitako datuak inportatu daitezke. Datuak inportatzeko, ondorengo atalera jo beharko da:
Identifikazioa – taldeko sozietateen zerrenda eta ondoren, nahi den enpresa hautatu behar da 200etik inportatu aukeratuz.
Programak bakar bakarrik 2015 ekitaldiko datuak inportatuko ditu, bereziki honako hauek:
- Galdu irabazien kontuaren emaitza.
- Zergapetze bikoitzagatik kenkaria
- Kuotan mugatutako kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
- Kuotan mugatu gabeko kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
Salbuespena: 2/2014ko Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik. Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:
- Aktibo korronte berriak. 61. artikulua (2500 eta 2615 laukiak)
- Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)
- I+G jarduerak. Kenkari gehigarria (3006 laukia)
- Berrikuntza teknologikoa. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3015)
Datu horiek inportatuko ez direnez, kenkarien apartatuan jasota dauden jarraibideen arabera bete behar dira.
