Desgaituaren ondare babestuari egindako ekarpenengatik (109-2015)
1. Zergadunek %30eko kenkaria egin dezakete, urtean gehienez 3.000 euroraino, azaroaren 18ko 41/2003 Legeak, pertsona desgaituen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta horri buruzko zerga araudia aldatzeari buruzkoak, erregulatutako desgaituaren ondare babestuari egindako ekarpenengatik.
2. Aurreko apartatuan aipatzen den kenkaria egin dezakete desgaituaren zuzeneko nahiz zeharkako ahaideek, hirugarren mailaraino, hori barne, bai eta desgaituaren ezkontideak edo izatezko bikote-lagunak edo ezgaitua tutoretza edo harrera araubideari jarraituz hartua duten pertsonek ere.
Inoiz ere ez dute kenkari hau sortuko ondare babestuaren titularra den desgaituak berak egindako ekarpenek.
3. Diruzkoak ez diren ekarpenak badira, ekarpenaren zenbatekoa izango da irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak 20. artikuluan jasotakoa kontuan hartuz ateratzen den zenbatekoa.
4. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan salbuetsita dago artikulu honetan aipatzen den desgaituaren ondare babestuari egindako ekarpenei dagozkien ondasun eta eskubideak eskuratzea.
