Entitate aitortzailearen identifikazio datuak (200-2013)
Entitate aitortzailearen identifikazio datuak jarri behar dira.
Entitateak egindako jarduera nagusiaren deskribapena: Ekitaldian eragiketa bolumenik handiena sortu duen jarduera hartuko da jarduera nagusitzat. Jarduera nagusiaren izena eta epigrafea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainagirian edo alta aitorpenean ageri dira.
Entitateko langileria: hiru datu mota desberdin eskatzen dira:
- Batez bestekoa ekitaldian (kontratu mota guztiak): enplegatuek guztira lan egin duten egun kopurua batu behar da. Baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da batez besteko plantila.
- Ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
- Aurreko ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: aurreko ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
