Pantaila osoa
Cargando...
 

Errenten egozpena (200-2016)

Bazkideak: Ekitaldia ixteko egunean entitateko bazkide direnen artean egozpenak jasan behar dituztenak zerrendatu behar dira (bazkide egoiliarrak zein ez-egoiliarrak, edo bazkideen eskubide ekonomikoak dituzten pertsona edo entitateak). Partaidetza portzentajearen arabera adieraziko dira, goitik beherako hurrenkeran, beren identifikazio datuak eta data horretan duten partaidetza jarrita.

"Egozgarria den zerga oinarria" zutabean, eta hala badagokio, programak idatziko du zer portzentaje egozten zaion oinarri ezargarritik bazkideari edo bazkidearen eskubide ekonomikoak dituen pertsonari.

Oinarri ezargarrietatik eta gainerako likidazio kontzeptuetatik egotzi beharreko portzentajea.

Aitortzaileak emandako datuetatik abiatuta, programak kalkulatuko du zer egozpen portzentaje dagokien zerga oinarrietatik eta gainerako likidazio kontzeptuetatik entitateko bazkideei edo bazkideen eskubide ekonomikoak dituzten pertsonei, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo egoiliarrak direnean.

Entitate aitortzailea interes ekonomikoko talde egoiliarra denean, egozpen portzentajea bazkide egoiliarrei dagokiena izango da.

Entitate aitortzailea aldi baterako enpresa-elkarte bat bada eta 2/2014 Foru Arauaren 75. artikuluan aipatzen den erregistro berezian izena emanda badago, egozpen portzentajea bertako kide diren enpresa egoiliarrei dagokiena izango da.

Entitate aitortzailea interes ekonomikoko talde europarra denean, ez da inolako kalkulurik egin behar. Egozpen portzentajea programak kalkulatu behar duenean, portzentaje hori sozietatearen estatutuetan ezarritako proportziotik aterako da, eta halakorik ez badago, egozpena jasan behar duten pertsonek kapital sozialean duten partaidetzaren arabera kalkulatuko da, aitortzen duen entitatearen zergaldiko azken egunean bazkide egoiliar izatea aintzat hartuta.

Egozpen portzentajea zenbaki oso bat ez denean, bi zenbaki hamartar idatziko dira.

Hobariak eta kenkariak (kalkulu oinarria).

Apartatu honetako "Guztira" zutabean kenkari eta hobarien kalkulu oinarrien zenbateko osoa adierazi behar da. Apartatu honetako "Egozgarriak" zutabeko laukietan, programak adieraziko du zenbatekoa den entitate aitortzaileak egozten dituen kenkari eta hobarien kalkulu oinarria programak berak kalkulatutako egozpen portzentajearen arabera. Entitate aitortzailea interes ekonomiko talde europarra denean, programak ez du kalkulurik egingo "Egozgarriak" zutabean eskatzen diren datuak betetzeko.

Entitateak izan dituen atxikipenak eta kontura egindako ordainketak.

Apartatu honetako "Guztira" zutabean adierazi behar da entitateak izan dituen atxikipenen eta kontura egindako ordainketen zenbateko osoa. Apartatu honetako "Egozgarriak" zutabeko laukietan, programak adieraziko du zenbatekoak izan diren entitate aitortzaileak egozten dituen atxikipenak eta konturako ordainketak, programak berak kalkulatutako egozpen portzentajearen arabera. Entitate aitortzailea interes ekonomiko talde europarra denean, programak ez du kalkulurik egingo "Egozgarriak" zutabean eskatzen diren datuak betetzeko.

Erreserben kontura banatutako dibidendu eta partaidetzak.

Apartatu honetan adierazi beharreko informazioa emango da baldin eta aitortzen den zergaldian horretarako araututa dauden kasuak gertatu badira (entitatearen dibidenduak eta mozkin-partaidetzak banatzea). Bereizita adierazi behar da informazioa: batetik, entitate aitortzailea araubide orokorrean egon den ekitaldietatik datozenak eta, bestetik, entitate aitortzailea araubide bereziaren menpe egon den ekitaldietatik datozenak. Hori guztia, 2/2014 Foru Arauak 73.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.