Familia unitatean sartzen diren pertsonak (109-2012)
Familia unitatea zeintzuk osatzen duten jakiteko, aitortzen den urteko abenduaren 31n familiak duen egoera hartu behar da kontuan. Familia unitatea bi motakoa bakarrik izan daiteke:
1. Legez bananduta ez dauden ezkontideek, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteko kideek, baleude adingabeko seme-alabek, gurasoen baimenaz eurengandik aparte bizi direnean izan ezik, eta judizialki ezinduak diren seme-alaba adindunek, gurasoen aginte luzatu edo birgaitupean daudenean.
2. Senar-emazteak legez banandu direnean edo ezkontza-loturarik nahiz maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoterik ez dagoenean, bai eta horretarako epaileak emandako ebazpena dagoenean ere, familia unitatea gurasoetako batek eta aurreko apartatuan aipaturiko seme-alaba guztiek osatuko dute, norekin bizi diren alde batera utzita.
Familia unitatea osatzeko, seme-alaba guztiak gurasoetako bati bakarrik egotziko zaizkio, bien arteko akordioz.
Akordiorik ez badago, epailearen erabakiz seme-alaben ardura osoa bere gain duen gurasoak osatuko du familia unitatea seme-alaba guztiekin batera. Kasu horretan, bi familia unitate egon daitezke, eta horietako bakoitza gurasoak eta judizialki berari bakarrik egotzi zaizkion seme-alabek osatuko dute. Hori gertatzen denean, familia unitatea osatzeko, beharrezkoa izango da epaileen erabakiz izatea egotzia seme-alabaren baten ardura.
Inork ezin du aldi berean bi familia unitateko kide izan.
