Pantaila osoa
Cargando...
 

Hobariak eta kenkariak (200-2013)

Bereziki babestutako kooperatiben hobariak: Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 27.2 artikuluan eta 2. xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera kalkulatutako hobariak jarri behar dira.

Udal zerbitzu publikoak emateagatik aplikatutako hobariak: 7/1996 Foru Arauaren 36. artikulua.

Etxebizitzak errentan ematen dituzten entitateen hobariak: 7/1996 Foru Arauaren 119.ter artikulua.

Kenkaria barruko zergapetze bikoitzagatik: Barruko zergapetze bikoitzagatik aplikatzen den kenkariaren zenbatekoa jarri behar da. Honako araudia kontuan hartuta kalkulatuko da: 7/1996 FAren 33. artikulua eta 1. xedapen gehigarria, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 FAren 19. eta 25. artikuluak. Bestalde, "Oraingo ekitaldiko kenkariaren zenbatekoa" laukian adierazi behar da sortutako kenkari horretatik zer zenbateko aplikatzen den aitortutako zergaldiko likidazioan.

Kenkariak nazioarteko zergapetze bikoitzagatik: besteak beste 7/1996 Foru Arauaren 34., 68.2 eta 115.9 artikuluetan aipatzen diren kenkariak adieraziko dira apartatu honetan. Bestalde, "Oraingo ekitaldiko kenkariaren zenbatekoa" laukian adierazi behar da sortutako kenkari horretatik zer zenbateko aplikatzen den aitortutako zergaldiko likidazioan.

Zergapetze bikoitzaren kenkaria SOCIMIetako bazkideak: 7/1996 Foru Arauaren 119 duodecies artikulua.

Kuota likidoan mugatutako kenkariak: Kenkari berri bati alta ematean, hura sortu zen ekitaldiaren datua sartu behar da lehendabizi:

  1. Oraingoaren aurreko ekitaldi bat bada, sartu behar dira jatorrizko ekitaldian sortutako zenbatekoa eta ondorengo ekitaldietan aplikatutako kopuruen zenbateko metatua. Programak kalkulatuko du oraingo aitorpenean aplikatu beharreko zenbatekoa nahiz geroko ekitaldietan kenkaria egiteko geratzen den zenbatekoa.

    Kontuan hartu behar da kenkariak 7/1996 Foru Arauak 46.7 artikuluan jasotako ordenari jarraituz aplikatuko direla. Horrek berarekin dakar, besteak beste, antzinatasun ordena nahiz jatorrizko araudietan jasotako muga errespetatzea: 1996-1999an, aitorpenean aplikatzekoa den zenbateko osoa ezin da handiagoa izan kuota likido positiboaren %40 baino; 2000n, %40ko muga ere errespetatu behar du, salbu ekitaldi horretako araudian jarritako hainbat baldintza betetzen badira, kasu horretan muga %45eraino gehituko baita; 2001 eta 2011 bitarteko ekitaldietan, azken hau barne,  muga kuota likido positiboaren %45ekoa izango da. 2012 eta 2013 ekitaldietan, berriz, portzentaje hori mantentzen da, 7/1996 Foru Araueko 49. artikuluan enpresa txikitzat jotzeko aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten entitateentzat ezik, hauentzat muga %35ekoa delarik.

  2. Oraingo ekitaldian sortutako kenkari bat bada, leiho bat zabalduko da automatikoki, eta bertan jarri behar da, dena delako kontzeptuan, kenkari eskubidea sortzen duen zenbatekoa. Programak egingo ditu ekitaldian sortutako kenkaria zehazteko behar diren kalkuluak.

    Kenkari hauetan, aldiz, informazio gehiago eskatzen du programak:

    • Aktibo ez-korronte berriak: leiho bat zabaltzen da, eta bertan kenkari hori 7/1996 Foru Arauaren 37. artikuluaren arabera kenkari hori sortzeko behar den informazio osoa adieraziko da.
    • Inbertsio produktiboetarako erreserbak: 2011 eta 2012an erreserba horretara zuzkidura egin duten entitateek zuzkidura horien zenbatekoa eta 2012 eta 2013an egindako horien materializazioa jaso behar dute.
    • Enplegu sorrera (lan kontratu mugagabeak bakarrik): goitibeherako menuak eskatzen du aurreko ekitaldiko nahiz oraingo plantila finkoaren batez bestekoa. Handitu denean bakarrik irekiko da handitu den kolektiboaren laukia, kenkari eskubidea sortzen duten pertsona kontratatuen kopurua betetzeko.

Kuota likidoan mugatu gabeko kenkariak: Kenkari berri bati alta ematean, zer ekitalditan sortu zen sartu behar da lehendabizi:

  1. Oraingoaren aurreko ekitaldi bat bada, sartu behar dira jatorrizko ekitaldian sortutako zenbatekoa eta ondorengo ekitaldietan aplikatutako kopuruen zenbateko metatua. Programak kalkulatuko du oraingo aitorpenean aplikatu beharreko zenbatekoa nahiz geroko ekitaldietan kenkaria egiteko geratzen den zenbatekoa.
  2. Oraingo ekitaldian sortutako kenkari bat bada, leiho bat zabalduko da automatikoki, eta bertan jarri behar da, dena delako kontzeptuan, kenkari eskubidea sortzen duen zenbatekoa. Programak egingo ditu ekitaldian sortutako kenkariaren zenbatekoa zehazteko behar diren kalkuluak.

Egoztekoa diren kuotan mugatu gabeko kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako kenkari mugatuen batura gutxituta ateratzen den kopurua.