Lanaren etekinak (109-2012)
DATU OROKORRAK
Jasotzailea: Aukeratu dagokion jasotzailea, lan etekinak indibidualizatzeko irizpidea kontuan hartuta.
Desgaitu gakoa: Bakar-bakarrik aktiboan dauden langile minusbaliatuek (ez pentsiodunek) beteko dute gako hauetako bat, beren minusbaliotasun mailaren arabera:
- "M1": minusbaliotasuna %33koa edo handiagoa eta %65etik beherakoa denean.
- "M2": minusbaliotasuna %33koa edo handiagoa eta %65etik beherakoa denean eta mugikortasuna mugatua dutenean. Mugikortasun mugatua dutela ulertuko da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak, minusbaliotasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoak, III. eranskinean jasotzen duen baremoaren A, B edo C letretako egoeretan sartuta daudenean edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortu dituztenean. Orobat, %65eko edo hortik gorako minusbaliotasuna duten langile aktibo ezgaituentzat ere %250 gehituko da hobaria.
Ordaintzailea: Jarri bere IFZ, eta izen-abizenak edo sozietatearen izena.
SARRERAK
Diruzkoak: Dirutan jasotako ordainsariak adieraziko dira.
Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateen eta pentsio planen egozpena: borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateen bazkide babesleak edo pentsio planen edota 2003/41/EB Zuzentarauan araututakopentsio planen sustatzaileak egindako ekarpenak adieraziko dira.
Gauzazkoak, gainerakoak: honako batuketa egingo da: gauzazko ordainsariaren balorazioa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak 62. artikuluan jasotzen dituen erregelen arabera egina, gehi konturako sarrera. Zergadun berberari diruz eta gauza bidez ordaindu zaizkionean lan errentak, ordaintzaileak errenta guztien gainean egingo du atxikipena. Kasu horretan, gauzen bidez egindako ordainketengatik ez da konturako sarrerarik izango.
%100etik beherako integrazioa: Bete lauki hau integrazio portzentajea %100etik beherakoa denean.
Sorreraldia: Etekinak %100etik beherako portzentajean integratzen direnean bakarrik beteko da. %100etik beherako integrazio portzentajea duten etekinen artean honako hauek bereiziko dira:
a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duenak, 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, denboran zehar era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnak (toki aldaketagatik edo kontratua elkarren arteko adostasunez amaitzeagatik ordaindutako zenbatekoak, etab.). Horrelakoetan ez da sorreraldirik jarriko.
b) 2 urtetik gorako epean sortutakoak. Zenbat urtetan sortu diren adieraziko da.
Sorreraldia 2 urtetik gorakoa dela agerian egon arren, epea ezin bada zehatz-mehatz finkatu, 3 urte jarriko da.
Integrazio portzentajea: adierazi zein portzentajetan integratzen diren etekinak oinarri ezargarrian Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauak 16. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hona hemen laburki:
-
2 eta 5 urte bitarteko sorreraldia duten etekinak, aldizka edo noiztik behin lortu ez badira: %60.
-
5 urtetik gorako sorreraldia duten etekinak, eta erregelamenduz denboran zehar era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnak: %50 eta bereiziki eta lehenengo 60.000,00 eurogatik %40 lan harremana adostasunez indargabetzeagatik jasotako kasuan.
Urtean gehienez 300.000 euroko etekinei aplikatu dakieke aurreko bi puntuetan aipatzen den integrazio portzentajea. Gainerakoa %100ean integratuko da.
-
Gizarte Segurantzatik, funtzionarioen mutualitate orokorretatik, umezurtzen eskoletatik, BGAEetatik, pentsio planetatik eta aurreikuspen plan aseguratuetatik jasotako prestazioak:
a) Estalitako kontingentziengatik (erretiro, heriotza, elbarritasunagatik) hartzen diren prestazioak kapital moduan jaso badira, lehen ekarpenetik 2 urte baino gehiago igaro direnean (elbarritasun prestazioaren kasuan epe hori ez da exijitzen): %60.
b) Lehen ordainketatik edo hurrengo bakoitzetik bost urte igaro ondoren jasotako kopuruak: %60.
Aseguru kolektiboak:
1. Enpresarien ekarpenak prestazioak jaso dituzten pertsonei egotzi zaizkienean:
a) Jubilatzeagatik kapital modura jasotako prestazioa bada eta hari dagozkion primak epe hauetan ordaindu badira:
-
2 urtetik beherako epean, jasotzen diren egunetik hasita: %100.
-
2 urtetik gorako epean, jasotzen diren egunetik hasita: %60.
-
5 urtetik gorako epean, jasotzen diren egunetik hasita: %25.
-
8 urtetik gorako epean, jasotzen diren egunetik hasita: %25.
b) Baliaezintasunagatik kapital modura jasotako prestazioa bada:
-
Erabateko baliaezintasuna edo baliaezintasun handia: %25.
-
Bestelako baliaezintasun mailak: %60.
-
Prestazioak 8 urtetik gorako antzinatasunaz hitzartutako aseguru kontratuetatik datozenean: %25.
Tratamendu hori bera kapital moduan jasotzen diren elbarritasun prestazioei aplikatuko zaie arrisku soileko aldi baterako aseguru kolektiboko kontratuetatik eratorritakoak direnean. Foru arau honen 17.2.i) artikuluan aipatutako aseguru kontratuak dira.
2. Enpresarien ekarpenak prestazioak jaso dituzten pertsonei egotzi ez zaizkienean:
a) Baliezintasun prestazioak badira: %60.
b) Jaso baino bi urtetik gorako epean ordaindutako primei badagozkie: %60.
Entitate aseguratzaileak desglosaturik adieraziko du zenbat eman duen ordaindutako prima bakoitzagatik.
Ordaindutako prima guztiengatik orotara zenbat etekin oso lortu diren agerikoa bada, zenbateko hori %100ean integratuko da.
GASTUAK
Gizarte Segurantza eta funtzionarioen derrigorrezko mutualitateak: Gizarte Segurantzari edo funtzionarioen derrigorrezko mutualitateei egindako kotizazioak adieraziko dira, bai eta Gizarte Segurantzaren kontigentziak estaltzea beren gain hartua duten entitateei egindako ordainketak ere.
Eskubide pasiboak eta umezurtzen eskolak: Eskubide pasiboen murrizketak eta umezurtzen eskolei egindako kotizazioak adieraziko dira.
Kargu politikoen ekarpenak: Kargu politikoek beren erakunde politikoari egindako ekarpenak adieraziko dira. Zenbateko horien muga zeregin horretan lortutako etekin osoen %25 izango da, jasotakoa zergadunaren errenta iturri nagusia bada.
ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK
Atxikipenak eta konturako sarrerak: Egin diren atxikipenak eta konturako sarrerak batuko dira.
