Pantaila osoa

Likidazioa (200-2011)

Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa:7/1996 Foru Arauaren 24. artikulua eta hamaikagarren xedapen iragankorra, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra. Ekitaldiko aurretiko oinarri ezargarria positiboa denean bakarrik konpentsatu daiteke. Bertan adierazitako zenbatekoa izango da muga.

Karga tasak: hona hemen, orientabide modura, aplikatu daitezkeen karga tasak:

  1. Oro har, %28.
  2. Enpresa txikiak badira (sozietateen gaineko zergaren 7/1996 Foru Arauak 49.1 artikuluan definitutako eran):

    • %18, sozietate kooperatiba babestuak direnean edo babes berezia dutenean, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 26.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
    • %24, gainerako entitateentzat.
  3. Gainerako Sozietate kooperatiba babestuak edo bereziki babestutakoak, %20ko tasa aplikatzen zaie.
  4. Herri onurakotzat hartutako fundazio eta elkarteak, herri onurako kooperatibak eta gizarte ekimeneko kooperatibak direnean, %10 aplikatzen da 3/2004 Foru Arauak ezarritako araubidera biltzeko beharkizunak betetzen badituzte.
  5. Honako entitateak direnean %21, aplikatzen da:

    • Aseguru orokorren mutuak, gizarte aurreikuspeneko entitateak, eta lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako Gizarte Segurantzaren mutuak, beren araudian jasotako beharkizunak betetzen badituzte.
    • Elkarrekiko bermedun sozietateak eta birfinantzamendu sozietateak, Elkarrekiko Bermedun Sozietateen Erregimen Juridikoari buruzko martxoaren 11ko 1/1994 Legean arautuak, Espainiako Bankuaren erregistro berezian inskribatuta badaude.
    • Elkargo profesionalak, enpresarien eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak.
    • Irabazi asmorik gabeko entitateak, 3/2004 Foru Arauan ezarritako erregimena aplikagarri ez zaienean.
    • Enplegua sustatzeko fondoak, birmoldaketa eta berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legeak 22. artikuluan jasotakoaren arabera eratu direnean.
    • Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
    • Balore eta burtsa sozietate eta agentziak, baldin eta legez Bilboko Balore Burtsako kide badira, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak ezarritakoaren arabera.
    • Baloreak Bilboko Balore Burtsan negoziatzeko lehenengo aldiz onartu zaizkien sozietateek.
  6. Hidrokarburoen ikerketan eta ustiaketan jarduten duten entitateek %35 aplikatzen dute.
  7. Honako entitateen kasuan %20 aplikatzen da: Balore Burtsako sozietate zuzendariak, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak hala izendatuak.
  8. Inbertsio kolektiboko erakundeek %1 ordaintzen dute (46/1984 Legea eta 2/1981 Legea).

    • Finantzetako inbertsio fondoak, 35/2003 Legean aipatuak.
    • Ondasun higiezinetako inbertsio sozietateak eta ondasun higiezinetako inbertsio fondoak, 35/2003 Legean arautuak.
    • Hipoteka merkatua arautzeko fondo publikoa, Hipoteka Merkatuari buruzko martxoaren 25eko 2/1981 Legeak 25. artikuluan ezarritakoa.
  9. BGAEak (7/1998 FA) eta pentsio fondoak (8/1987 Legea) direnean, %0 aplikatzen da.

Edukien aurkibidea: