Pantaila osoa
Cargando...
 

Likidazioa (200-2013)

Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa: 7/1996 Foru Arauaren 24. artikulua eta hamaikagarren xedapen iragankorra, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra. Ekitaldiko aurretiko oinarri ezargarria positiboa denean bakarrik konpentsatu daiteke. Bertan adierazitako zenbatekoa izango dute muga, 7/1996 Foru Arauaren 49. artikuluan enpresa txikitzat jotzeko aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten entitateek. Bertan aipatzen diren baldintzak betetzen ez dituztenentzat, berriz, aplikatu beharreko konpentsazioa gehienez ere konpentsazio hori egin aurreko oinarri ezargarri positiboaren %70ekoa izango da.

Karga tasak: hona hemen, orientabide modura, aplikatu daitezkeen karga tasak:

  1. Oro har, %28.
  2. Enpresa txikiak badira (sozietateen gaineko zergaren 7/1996 Foru Arauak 49.1 artikuluan definitutako eran):

    • %18, sozietate kooperatiba babestuak direnean edo babes berezia dutenean, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 26.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
    • %24, gainerako entitateentzat.
  3. Gainerako Sozietate kooperatiba babestuak edo bereziki babestutakoak, %20ko tasa aplikatzen zaie.
  4. Herri onurakotzat hartutako fundazio eta elkarteak, herri onurako kooperatibak eta gizarte ekimeneko kooperatibak direnean, %10 aplikatzen da 3/2004 Foru Arauak ezarritako araubidera biltzeko beharkizunak betetzen badituzte.
  5. Honako entitateak direnean %21, aplikatzen da:

    • Aseguru orokorren mutuak, gizarte aurreikuspeneko entitateak, eta lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako Gizarte Segurantzaren mutuak, beren araudian jasotako beharkizunak betetzen badituzte.
    • Elkarrekiko bermedun sozietateak eta birfinantzamendu sozietateak, Elkarrekiko Bermedun Sozietateen Erregimen Juridikoari buruzko martxoaren 11ko 1/1994 Legean arautuak, Espainiako Bankuaren erregistro berezian inskribatuta badaude.
    • Elkargo profesionalak, enpresarien eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak.
    • Irabazi asmorik gabeko entitateak, 3/2004 Foru Arauan ezarritako erregimena aplikagarri ez zaienean.
    • Enplegua sustatzeko fondoak, birmoldaketa eta berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legeak 22. artikuluan jasotakoaren arabera eratu direnean.
    • Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
    • Balore eta burtsa sozietate eta agentziak, baldin eta legez Bilboko Balore Burtsako kide badira, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak ezarritakoaren arabera.
    • Baloreak Bilboko Balore Burtsan negoziatzeko lehenengo aldiz onartu zaizkien sozietateek.
  6. Hidrokarburoen ikerketan eta ustiaketan jarduten duten entitateek %35 aplikatzen dute.
  7. Honako entitateen kasuan %20 aplikatzen da: Balore Burtsako sozietate zuzendariak, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak hala izendatuak.
  8. Inbertsio kolektiboko erakundeek %1 ordaintzen dute (46/1984 Legea eta 2/1981 Legea).

    • Finantzetako inbertsio fondoak, 35/2003 Legean aipatuak.
    • Ondasun higiezinetako inbertsio sozietateak eta ondasun higiezinetako inbertsio fondoak, 35/2003 Legean arautuak.
    • Hipoteka merkatua arautzeko fondo publikoa, Hipoteka Merkatuari buruzko martxoaren 25eko 2/1981 Legeak 25. artikuluan ezarritakoa.
  9. BGAEak (7/1998 FA) eta pentsio fondoak (8/1987 Legea) direnean, %0 aplikatzen da.

Edukien aurkibidea: