Pantaila osoa
Cargando...
 

Murrizpenaren kontzeptua eta motak (109-2015)

Oinarri likidagarri orokorra oinarri ezargarri orokorrari honako murrizpenak egin ondoren lortzen da:

1) Murrizpena pentsio konpentsagarriak eta urteko mantenua ordaintzeagatik.

Oinarri ezargarri orokorretik honako zenbatekoak murriztuko dira: pentsio konpentsagarriengatik ezkontidearen alde edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legeari jarraiki eratutako izatezko bikote lagunaren alde ordaindutako kopuruak, eta urteko mantenurako ordainketak, zergadunaren seme-alaben alde finkatutakoak izan ezik, biak ere epaileen erabakiz ordainduak.

2) Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, pentsio planei, 2003/41/EB Zuzentarauan araututako pentsio planei, gizarte aurreikuspeneko mutualitatei, aseguratutako aurreikuspen planei eta enpresen gizarte aurreikuspeneko planei egindako ekarpenengatik.

Murrizpenak gizarte aurreikuspeneko sistemen alde egindako ekarpen eta kontribuzioengatik.

Ondorengo apartatuetan aipatutako gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioak ezingo dira oinarri ezargarritik murriztu, horiek eginbadira bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuek erretiratu ondorengo zergaldia hasten denetik aurrera.

 Gizate aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzio hauek murriztu ahal izango dira oinarri ezargarri orokorretik:

 1. Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateetako bazkideek egindako ekarpenak, betiere borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateen erregimen fiskalari buruzko uztailaren 15eko 7/1988 Foru Arauak 3. artikuluan jasotzen dituen kontingentziak nahiz bazkide langileen langabezia estaltzeko direnean, bazkide babesleak egin eta entitateetako bazkideei lanaren etekin gisa egotzi zaizkien kontribuzioak barne.

 2. Pentsio planen partaideek egindako ekarpenak, sustatzaileak egin eta partaideei lanaren etekin gisa egotzi zaizkien kontribuzioak barne.

 3. Partaideek Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko ekainaren 3an enplegu pentsioen jarduerei eta fondo ikuskapenei buruz emandako 2003/41/EE Zuzentarauan jasotako pentsio planei egindako ekarpenak, enpresa sustatzaileek egindako kontribuzioak barne, betiere beharkizun batzuek beteta.

 4. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako ekarpen eta kontribuzioak, baldintza batzuek betetzen dituztenean.

 5. Aurreikuspen plan aseguratuei ordaindutako primak. Aseguratutako aurreikuspen planak aseguru kontratuak dira, berez, eta baldintza batzuek bete behar dituzte murriztu ahal izateko.

 6. Langileek Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratuak, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak, lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera enpresen gizarte aurreikuspeneko planei egindako ekarpenak, hartzailearen kontribuzioak barne. Enpresen gizarte aurreikuspeneko planek baldintza batzuek bete behar dituzte beti.

 7. Bakarrik mendetasun ertain edo handirako arriskua estaltzen duten aseguru pribatuei ordaindutako primak, Autonomia pertsonala sustatzeko eta besteren beharra duten pertsonak zaintzeko Legeak jasotakoaren arabera.

 Orobat, zergadunarekin zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harremana duten pertsonek, hirugarren mailaraino, hau barne, ezkontideak edo izatezko bikotelagunak, nahiz zergaduna tutoretza edo harrera pean duten pertsonek, beren oinarri ezargarri orokorrean murriztu ditzakete aseguru pribatu horiei ordaindutako primak, foru arau honen hurrengo artikuluan ezarritako muga kontuan hartuta.

 Zergadun berberaren alde primak ordaintzen dituzten pertsonek ezin dute urtean murriztu, guztiak hartuta, 5.000 euro baino gehiago, zergadunak berak egindako primak barne. Ondorio horietarako, zergadun berberaren alde prima bat baino gehiago ordaindu denean, zergadunak berak ordaindutako primak murriztu behar dira eta, bakarrik 5.000 euroko mugara iristen ez badira, orduan beste pertsona batzuek haren alde ordaindutako primak murriztu daitezke haien oinarri ezargarri orokorrean. Azken kasu horretan, murrizpena proportzionala izango da.

8. Kirolari profesionalek eta goi mailakoek, izaera hori aitortua dutenean, primafinkoko gizarte aurreikuspeneko mutualitateari egindako ekarpenak, baldin etabeharrezko beharkizun, ezaugarriak eta baldintzak betetzen badira, hain zuzenere, azaroaren 28ko 35/2006 Legeak, Pertsona Fisikoen Errentaren gainekoZerga arautu eta Sozietateen gaineko zergaren, Zergadun Ez-egoiliarrenErrentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren legeak zatibatean aldatzen dituenak, hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoak.

9. Foru arau honen ondorengo artikuluan aipatutako mugen arabera egiten diren murrizpenak eragotzi gabe, zergadunaren ezkontideak edo izatezko bikotelagunakez badu lortzen oinarri ezargarri orokorrean sartu beharreko errentarik, edo urtean lortutako errentak 8.000 eurotik beherakoak badira, zergadun horrek oinarri ezargarri orokorrean murriztu ditzake 1. apartatu honetan jasotako gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenak, ezkontidea edo izatezko bikotelaguna haien bazkide, partaide, mutualista edo titularra bada, betiere 2.400 euroko mugarekin urtean.

MURRIZPENEN MUGA BERRIAK:

8.000 euro BGAEei, p. planei,…  egindako KONTRIBUZIOAK batuta

5.000 euro BGAEei, p. planei,… egindako EKARPENAK batuta

KONTRIBUZIOAK + APORTAZIOAK: 12.000 euro

 Baterako mugaren kasuan (12.000 euro ekarpen gehi kontribuzioetan), aurrenik kontribuzioen batura hartuko da kontuan

SOBERAKINAK

AURRENA, AURREKO URTEETAKO SOBERAKINAK MURRIZTEN DIRA. ETA LEHEN-LEHENIK KONTRIBUZIOAK

2009, 2010 eta 2011ko soberakinak. Murriztu daitezke nahiz erretiratuta egon, nahiz edozein adin izan.

Kuota nahikoa ez izateagatik 2012 eta 2013an sortutako soberakinak . Murriztu daitezke nahiz erretiratuta egon, nahiz edozein adin izan.

Limiteak gainditzeagatik 2012 eta 2013an sortutako soberakinak. Hurrengo 5 urteetan murriztu daitezke 68 urte baino gutxiago baldin baditu.

2014an sortutako soberakinak. Edozein moduz sortutako soberakinak murriztuko dira, baldin eta erretiratuta ez baldin badago zergaduna.

Pertsona desgaituen aldeko ekarpenak:

Ezkontidearen aldeko ekarpenen soberakinak hurrengo bost ekitaldietan murriztu daitezke, baldin eta murrizpenaren urtean bazkideak 68 urte edo gehiago bete ez baditu.

Soberakinak sortu badira kuota nahikoa ez izateagatik, horiek ere hurrengo bost ekitaldietan murriztu daiteke, zergadunaren adina zeinahi dela ere.

Ezkontidearen aldeko ekarpenen soberakinak gertatu badira kuota nahikoa ez izateagatik, hurrengo bost ekitaldietan murriztu daitezke, bazkidearen adina zeinahi dela ere.

Pertsona desgaituen aldeko ekarpenak: Desgaitu berak egindako ekarpenak 24.250 euroraino igo da.

Kirolari profesionalak egindako ekarpenak: kirolari berak egindako ekarpenak 24.250 euroraino igo da

 3) Murrizpena baterako aitorpena egiteagatik:

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan bi familia unitate mota finkatu dira:

  • Legez bananduta ez dauden ezkontideek, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteko kideek, baleude adingabeko seme-alabek, gurasoen baimenaz eurengandik aparte bizi direnean izan ezik, eta judizialki ezinduak diren seme-alaba adindunek, gurasoen aginte luzatu edo birgaitupean daudenean. Baterako aitorpena egiteagatik, 4.218,00 euroko murrizpena egin daiteke.

  • Senar-emazteak legez banandu direnean edo ezkontza-loturarik nahiz maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoterik ez dagoenean, familia unitatea gurasoetako batek eta aurreko apartatuan aipaturiko seme-alaba guztiek osatuko dute, norekin bizi diren kontuan hartu gabe. Guztira, 3.665,00 euroko murrizpena egin daiteke.