Nork erabil dezakeen aurkezpen mota hau (345-2008)
345 ereduak aurkeztera behatuta dauden pertsona edo entitateek erabili dezakete programa hau:
- borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateak eta pentsio fondoak kudeatzen dituzten erakundeak.
- BGAEen bazkide babesle gisa edo pentsio planen sustatzaile gisa jarduten duten enpresak.
- ordezko sistemetara bildutako enpresa edo entitateak, betiere onuradunei ez bazaie kontribuzioen edo ekarpenen egozpen fiskalik egiten.
- gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, ekarpenen xedea jarraian adierazten diren kontingentziak estaltzea denean: heriotza, alarguntza, zurztasuna, erretiroa edo antzeko egoeraren bat, ohiko lanerako ezintasun osoa edo iraunkorra, edozein lanetarako erabateko ezintasun iraunkorra eta baliaezintasun handia.
- aseguru entitateak, honako produktuak merkaturatzen dituztenean: aseguratutako aurreikuspen planak, aurrezpen sistematikoko banakako planak, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak, eta bakarrik mendekotasun ertainaren edo handiaren arriskua estaltzen duten produktuak.
