Oinarri ezargarri orokorraren murrizpenak (109-2012)
Murrizpenaren kontzeptua eta motak
Oinarri ezargarrian murrizpenak egiteak ezin du berarekin ekarri oinarri likidagarria negatiboa izatea edo berau gehitzea.
Zergaduna: aukeratu murrizpenerako eskubidea duen zergaduna.
Ezkontidearen alde edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagunaren alde emandako pentsio konpentsagarriak, eta urteko mantenurako ordainketen murrizpenak: biak ere epaileen erabakiz ordainduak. Sar ezazu ordaindutako pentsio edo urteko mantenuaren zenbatekoa, zergadunaren seme-alaben alde finkatutakoa izan ezik, eta identifikatu nork jaso duen.
Mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, pentsio planei, eta borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, eta enpresen gizarte aurreikuspeneko planei, egindako ekarpenak: lehenik, entitatea identifikatuko da (IFZ eta izena adieraziz), eta gero mutualitateei ordaindutako zenbatekoak edota BGAEetako bazkideek eta pentsio planetako partaideek egindako ekarpenak jarriko dira, bai eta bazkide babesleak edo sustatzaileak, hurrenez hurren, egotzitako diru kopuruak ere, lan etekin gisa egotzi direnean.
Gakoak:
"M" pentsio planen eta BGAEen ekarpenak zergadun minusbaliatuak egin dituenean.
"A" pentsio planen eta BGAEen ekarpenak, onuraduna ezkontidea edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-laguna denean.
"F" pentsio planen eta BGAEen ekarpenak minusbaliatuen alde egin direnean.
"P" ekarpenak kirolari profesionalen alde egin direnean.
Zergadunak pentsio planei eta BGAEei egin dizkien gainerako ekarpenetarako ez da inolako gakorik jarri behar.
Pentsio plan eta BGAEetan egindako soberazko ekarpenak ezin izan badira aurreko ekitaldietan murriztu, "Aurreko ekitaldietako konpentsazioak" pantailan adieraziko dira. Pantaila hori menu orokorraren "Oinarria" apartatutik abiatuta zabaltzen da.
