Pantaila osoa kendu

Zergadunaren adinagatik (109-2016)

65 eta 75 urte bitarteko zergadunek, 334,00 eurotako kenkaria aplikatuko dute eta 75 urte baino gehiagokoek 612,00 eurotakoa, baldin eta

BANAKAKO autolikidazioetan, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 20.000 eurotakoa baino gutxiago baldin bada. Bestela:

-  65 urte baino gehiagoko zergadunek, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 20.000 euro eta 30.000 euro tartekoa baldin badute, kenkaria honakoa izango da:

334,00 – (0,0334(BI-20.000))

- 75 urte baino gehiagoko zergadunek, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 20.000 euro eta 30.000 euro tartekoa baldin badute, kenkaria honakoa izango da:

612,00 – (0,0612(BI-20.000))

BATERAKO autolikidazioetan, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 35.000  eurokoa baino gutxiagoa baldin bada.

-  65 urte baino gehiagoko zergadunek, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 35.000 eurokoa baino txikiagoa baldin badute, kenkaria 334 eurokoa izango da:

- 75 urte baino gehiagoko zergadunek, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 35.000 eurokoa baino txikiagoa baldin badute, kenkaria 612 eurokoa izango da.