Zergadunaren adinagatik (109-2016)
65 eta 75 urte bitarteko zergadunek, 334,00 eurotako kenkaria aplikatuko dute eta 75 urte baino gehiagokoek 612,00 eurotakoa, baldin eta
BANAKAKO autolikidazioetan, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 20.000 eurotakoa baino gutxiago baldin bada. Bestela:
- 65 urte baino gehiagoko zergadunek, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 20.000 euro eta 30.000 euro tartekoa baldin badute, kenkaria honakoa izango da:
334,00 – (0,0334(BI-20.000))
- 75 urte baino gehiagoko zergadunek, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 20.000 euro eta 30.000 euro tartekoa baldin badute, kenkaria honakoa izango da:
612,00 – (0,0612(BI-20.000))
BATERAKO autolikidazioetan, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 35.000 eurokoa baino gutxiagoa baldin bada.
- 65 urte baino gehiagoko zergadunek, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 35.000 eurokoa baino txikiagoa baldin badute, kenkaria 334 eurokoa izango da:
- 75 urte baino gehiagoko zergadunek, Oinarri Ezargarria (Orokorra + Aurrezpenarekoa) 35.000 eurokoa baino txikiagoa baldin badute, kenkaria 612 eurokoa izango da.
