Pantaila osoa

Aitorpenaren aurkezpena (220-2011)

Honako zergadunek bide telematikoz bakarrik aurkeztu dezakete:

  • Gipuzkoako araudiaren menpe daudenak.
  • Bizkaiako, Arabako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
  • Estatuko araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.

Paperean aurkeztu beharko dutenak, berriz:

  • Nafarroako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.

Aitorpen guztiak modu telematikoz bakarrik egin behar dira, nahitaez. Pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabilita baino ezingo dira autentikatu transmisio telematikoak. Horretarako, aitortzaileak Ogasunatarira jo behar du, bertan zerbitzu informatikoen dagokion orrian sartu, eta han dagoela berak nahi duen identifikazio sistema aukeratu.

Telematikoki egiten diren transmisio guztietan, autolikidazioaren kopia bat inprimatu daiteke, zigilu digitalaz hornitua, aurkezpena egin izana frogatzeko. Transmititu bezain pronto autolikidazioaren laburpena agertuko da "aitorpena aurkeztuta eta prozesatu gabe" izenburuarekin. Hortik 24 ordura "aitorpena aurkeztuta eta prozesatuta" moduan agertuko da.

Aurkezteko epea

25 egun naturaleko epean aurkeztu behar da aitorpena, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera kontatuta.

Aitorpena Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztea

Aitorpena bete ondoren, "aurkezpena" botoia sakatu bezain pronto transmititu beharreko fitxategia sortzen da. Programaren urratsak jarraituz Ogasunataria-ra iritsiko da. Hortik aukeratutako identifikazio sistema osatu ondoren transmititu daiteke aitorpena.

Aitorpena "profesionalen" bidez aurkeztea

Aurkezlea aholkularitza profesional bat bada, dagokion laukian sakatu behar du, eta grabazio zenbaki sekuentzial bat sortuko da. Ondoren, aitorpena aurkezteko urratsak jarraitu behar dira Gipuzkoatarian sartuta.

Aitorpena beste administrazio batzuetan aurkeztea (Bizkaia, Araba)

Aitorpeneko ezaugarrien atalean baterako tributazioa aukeratzen bada, Gipuzkoan aurkezteko artxiboa sortzen denean Araban eta Bizkaian aurkezteko fitxategiak ere sortzen dira.

Beste administrazioetarako fitxategiak transmititzeko, Araba edo Bizkaiko administrazioaren webgunean sartu behar da eta bertako azalpenak jarraitu.

Frogagirien aurkezpena

Aitorpen eredua onartzen duen Foru Aginduan aipatutako dokumentazioa eta, orobat, subjektu pasiboak erantsi nahi duen bestelakoa telematikoki aurkeztu behar da beti ("Gipuzkoataria" erabilita) aitorpenarekin batera (2 mega gehienez). Igorpen bat baino gehiago egin daiteke, baina betiere bakoitzerako adierazi den 2 megako mugarekin.

Autolikidazioa bidali eta gero aurkeztu ahal izango da dokumentazioa, hurrengo pausuak jarraituz:

  1. Aitorpena kontsultatu
  2. Akzioak
  3. Artxiboak erantsi: -.Dokumentuaren deskripzioa
    Artxiboa erantsi
    Berria

Kontsolidazio fiskaleko araubide berezian zergapetuta dauden entitate nagusiek aurkeztu behar dute, 220 ereduko likidazioarekin batera, Gipuzkoako araudian zergapetuta ez dauden edo Gipuzkoan banakako aitorpena aurkeztu behar ez duten taldeko menpeko entitateen banakako autolikidazio guztien kopia informatibo bat.