Pantaila osoa

Aitorpenaren laburpena (228)

Identifikazio atalean betebeharreko datuak talde fiskalaren ordezkariarenak izango da, hau da, taldeko buru den entitatearena edo, entitate ez egoilarren kasuan, sozietate nagusitzat hartuta dagoen establezimendu iraunkorrarenak.

Talde mota

Talde bertikala: 2/2014 Foru Arauaren 85. artikuluaren 1.apartatuko lehenengo parrafoan jastotakoaren arabera eratutako talde fiskala  denean.

Talde horizontala: 2/2014 Foru Arauaren 85. artikuluaren 1.apartatuko bigarren parrafoan jastotakoaren arabera eratutako talde fiskala  denean. Kasu honetan derrigorrezkoa da talde fiskalaren sozietate nagusiaren IFZ eta izena jartzea.

Eragiketa mota

Zer jakinarazi nahi den hautatu behar da: talde fiskalari alta ematea edo talde fiskalaren osaketa aldatzea. Azken kasu horretan, talde fiskalaren zenbakia adierazi behar da.

Alta ematea bada, talde bateratuaren entitate ordezkariak adierazi beharko du 2/2014 Zergaren Foru Arauak 85. artikuluan ezartzen dituen baldintza guztiak bete egiten dituela.

Helbide elektronikoa

Taldearen helbide elektronikoa ipini behar da.

Ekitaldia

Talde fiskalaren altak edo aldaketak ondorioak zein ekitalditan izango dituen.

Ekitaldi sozialaren hasiera

Talde fiskalaren alta edo aldaketa aplikatuko den zergaldiaren lehen eguna.

Talde fiskalean sartutako edo hortik kanporatutako entitateak

Talde fiskalean entitate bat sartu dela edo taldetik kanpo geratu dela jakinarazi nahi bada, entitate honen datuak bete behar dira. Hain zuzen ere, sozietatearen izena, IFZ eta zer egunetan sartu den edo taldetik zer egunetan kanporatu den adierazi behar da.

 Entitate bat talde fiskal batean sartu dela jakinarazi nahi bada, sarrera-data entitatea taldeko kide bihurtu den lehen eguna izango da. Aldiz, entitate bat taldetik kanpo gelditu dela adierazi nahi bada, entitatea taldeko kide izan den azken eguna jarriko da.

Zuzeneko partaidetza %

Taldeko entitate berrian edo taldea uzten duenekoan entitate nagusiak  zuzenean duen partaidetza portzentajea jarri behar da eremu honetan. Portzentajea 0 eta 100 arteko zenbaki bat izango da, eta bi dezimalez jaso daiteke.

Zeharkako partaidetza %

Taldeko entitate berrian edo taldea uzten duenekoan entitate nagusiak zeharka duen partaidetza portzentajea jarri behar da eremu honetan. Portzentajea 0 eta 100 arteko zenbaki bat izango da, eta bi dezimalez jaso daiteke.

Aurreko ekitaldiko eragiketa bolumena handienaren entitatea

Lauki hau bakarrik bete beharko da baldin eta taldeko ordezkaria ez bada eragiketa bolumen handiena duen entitatea.