Pantaila osoa

Aitorpenen laburpena (194-2012)

Programa batean Aitortzailearen araberako kudeaketa aukera erabilita sartzea erabaki badugu, aitorpenak gehitu aurretik sortu behar da aitortzailea. Ondoren, alde batera utzita zer kudeaketa mota hautatu dugun, Aitorpen berria sakatu behar dugu, aitorpen bat sortzeko.

Nahi adina aitorpen sortu edo bikoiztu ditzakezu, eta horiek guztiak dagokion aitortzaileari geratuko dira lotuta.Aitorpen bakoitzean aitortu diren jasotzaileen laburpena ikusteko, ekitaldia aukeratu beharko duzu aitorpenen zerrendan.

Aitortuen zerrenda

Aitortu berria: sakatu  botoia aitortzen diren datu pertsonalak eta ekonomikoak betetzeko.

Aitorpeneko aitortuen zerrenda gorantz edo beherantz, identifikazio fiskaleko zenbakiaren eta izenaren arabera ordenatzeko aukera daukazu. => Horretarako, klik egin paneleko honelako izenburuen gainean: pertzepzioen laburpena.

Aitortuen datuak: sakatu botoia aitortuen zerrendan aukeratuta dauden datuak ikusi edo aldatzeko edo, bestela, egin klik bikoitza zerrendako aitortu baten gainean harengana zuzenean iristeko.

Ezabatu aitortua: aitortuen zerrendatik zuk aukeratutakoa ezabatzen du, hala baieztatu ondoren. Era berean, klik egin dezakezu laburpen pantailan aitortu bakoitzaren eskuineko paperontziaren gainean.