Aurkeztera behartuak (182-2008)
182 eredua dohaintzak jaso dituzten entitateek aurkeztu behar dute, betiere horiek kenkarirako eskubidea ematen badute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Sozietate gaineko Zergan edo Ez-Egoiliarren Errentaren gaineko Zergan, eta emaileek dohaintzaren egiaztagiria eskatu badute norberaren zerga aitortzearen ondorioetarako.
Era berean, ondare babestuen titularrak edo administratzaileak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak daude 182 eredua aurkeztera behartuta.
