Pantaila osoa

Erakundearen datuak (184-2013)

Egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten errenta-esleipenaren araubideko erakundeak

Erakunde motaren gakoa

Erakunde motari dagokion zenbakizko gakoa jarriko da, zerrenda honen arabera:

1. Sozietate zibila

2. Ondasun erkidegoa

3. Banatu gabeko herentzia

4. Jabeen erkidegoa

5. Beste batzuk 

Jarduera nagusiaren gakoa

Erakundeak egiten duen jarduera nagusiari dagokion zenbakizko gakoa jarriko da:

1. Enpresa-jarduera

2. Lanbide-jarduera

3. Ondasun higiezinen edukitza eta administrazioa

4. Balore edo finantza-aktiboen edukitza eta administrazioa

5. Beste batzuk

Atzerrian eratu diren errenta-esleipenaren araubideko erakundeak

Erakunde motaren gakoa

Erakunde motari dagokion zenbakizko gakoa jarriko da, zerrenda honen arabera:

1. Korporazio, elkarte edo erakundea, nortasun juridiko propioa duena.

2. Korporazio edo erakunde independientea, nortasun juridiko propiorik ez duena.

3. Bi pertsonak edo gehiagok batera dituzten ondasunen multzo unitarioa, nortasun juridiko propiorik ez duena

4. Beste batzuk

Jarduera nagusiaren gakoa

Entitate aitortzailearen jarduera edo xede nagusia adieraziko da:

A. Jarduera enpresarial bat egitea (produkzioa, erauzketa, industria, merkataritza, ondasun edo produktu banaketa…)

B. Jarduera profesional bat egitea (aholkularitza, kontsultoretza, bitartekaritza, jarduera artistikoa…)

Herriaren kodea

Erakundeak helbidea duen herrialde edo lurraldeari dagozkion bi digituak jarriko dira 1070/2011 Foru Aginduko III eranskinean agertzen diren kodeen arabera.

Kide egoiliarren errenta %

Entitateko kide egoiliarrei  dagokien errentaren portzentajea jarriko da.

 Sozietateen gaineko zergan tributatzea

Errenta-esleipenaren araubideko erakundearen kide guztiak Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorra) zergadun badira, lauki hau hautatuko da.

Eragiketen bolumenaren zenbatekoa

Ondorio hauetarako, erakundeak egiten dituen jarduera ekonomikoetako eragiketen bolumena jardueran ondasunak emanez eta zerbitzuak eginez lortutako kontraprestazioen guztizko zenbatekoa da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Baliokidetzaren Errekargua kenduta.