Eskualdatze balioa (109-2015)
-
Eskualdatze balioa inorenganaketaren zenbateko erreala izango da, hau da, benetan ordaindu den diru-kopurua, beti ere merkatuko ohiko balioaren azpitik ez badago. Bestela, azken hau nagusituko da. Balio horri zergadunak izan dituen gastuak eta ordaindu dituen zergak kenduko zaizkio.
-
Eskualdaketak kostu gabekoak izan badira, eskualdatze balioa aurreko paragrafoan esandako eran kalkulatuko da, baina zenbateko errealtzat Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren arauak aplikatzetik ateratzen dena hartuko da.
-
Gainerako ondare irabazi eta galerak kalkulatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak 49. artikuluan jasotzen dituen balorazio arau espezifikoak aplikatuko dira.
