Kapital higigarriaren beste etekin batzuk, oinarri ezargarri orokorrean sartzekoak (109-2013)
Halakotzat hartzen dira etekin hauek, diruzkoak izan edo gauzazkoak izan:
-
Jabetza intelektualetik datozen etekinak, zergaduna autorea ez denean, eta zergadunak egindako jarduera ekonomikoei atxikita ez dagoen jabetza industrialetik datozenak.
-
Laguntza teknikoa ematetik datozen etekinak, non eta ez den jarduera ekonomiko baten esparruan ematen.
-
Ondasun higigarri, negozio edo meategiak errentan ematetik datozen etekinak, bai eta azpierrentatzaileak azpierrentamendutik jasotzen dituenak ere, betiere jarduera ekonomikorik osatzen ez badute.
-
Irudiaren ustiapenerako eskubidea lagatzetik edo irudia erabiltzeko onarpen edo baimenetik datozen etekinak, non eta ez dituen lortzen irudia ustiatzeko eskubidea sortzen duenak edota jarduera ekonomiko baten esparruan.
Jasotzailea: aukeratu dagokion jasotzailea kapitaletik datozen etekinak indibidualizatzeko irizpidea kontuan hartuta.
Etekinaren gakoa: gako hauetako bat jarriko da, etekin motaren arabera:
-
G: Ondasun higiezinen azpierrentamendua.
-
H: Laguntza teknikoa eta ondasun higigarri, negozio eta meategien errentamendua.
-
J: Bestelakoak: jabetza intelektual eta industriala.
-
M: Zergadunarekin lotuta dauden entitateetatik eratorritako gainerako kapital higigarria.
-
L: Zergadunarekin lotuta dauden entitateen obligazio hobarituen interesak.
-
N: Zergadunarekin lotuta dauden entitateen aktibo finantzarioen eskualdaketa.
-
O: Irudi eskubideak eta erabilera eta gozamenekoak.
Etekinak: lortutako etekina adieraziko da.
%100etik beherako integrazioa: bete lauki hau integrazio portzentajea %100etik beherakoa denean.
Sorreraldia: etekinak %100etik beherako portzentajean integratzen direnean beteko da.
Etekin hauen artean ondoko hauek bereiztuko dira:
a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzekoak, 50. artikuluan xedatutakoaren arabera, denboran zehar era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnak. Horrelakoetan ez da sorreraldirik jarriko.
b) 2 urtetik gorako epean sortutakoak. Zenbat urtetan sortu diren adieraziko da.
Sorreraldia 2 urtetik gorakoa dela agerian egon arren, epea ezin bada zehatz-mehatz finkatu, 3 urte jarriko da
Integrazio portzentajea: adierazi zein portzentajetan integratzen diren etekinak oinarri ezargarrian Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak 42. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hona hemen laburki:
-
2 eta 5 urte bitarteko sorreraldia duten etekinak: %60.
-
5 urtetik gorako sorreraldia duten etekinak eta erregelamenduz denboran zehar era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnak: %50.
Gastu kengarriak: etekinek G edo H gakoa badute, horiek lortzeko beharrezkoak izan diren gastuak eta amortizazioa adieraziko dira.
Atxikipena: egindako atxikipena jarriko da.
Titularitate portzentajea: zergadunari dagokion portzentajea jarriko da.
