Kenkaria langileek enpresan parte hartzeagatik (109-2016)
Zergadunek %15eko kenkaria egin ahal izango dute, gizonezkoen kasuan, eta %20koa emakumezkoen kasuan, zergaldian zehar eskudirutan ordaindutako kopuruengatik, kopuru horiek lan egiten duten entitatetan akzio edo partaidetza eskuratu edo harpidetzeko erabili dituztenean, edo lan egiten duten entitatearen taldeko edozein entitatetan, edo taldeko holdinean, partaide guztiak langileak direnean.
Zergaldi jarraituetan zehar zergadun bakoitzak artikulu honen arabera kendutako zenbatekoen batuea ezingo da izan 6.000 eurotik gorakoa, eskuratzailea gizonezkoa denean, edo 8.000 eurotik gorakoa, emakumezkoa denean.
Honako baldintzak bete behar dira:
-
Baloreak ezin dira merkatu arautuetan negoziatu.
-
Ezinbestekoa da entitateek ez betetzea ondare sozietateak izateko baldintzak.
-
Ezinbestekoa da eskuratzaileak edo harpidedunak entitate bertan edo taldeko beste batean lan egitea.
-
Langile bakoitzak zuzenean edo zeharka bertan izan dezakeen partaidetza, barruan sartuta ezkontidearena edo izatezko bikote-lagunarena, aurreko ahaideena edo adoptatzaileena, ondorengo ahaideena eta adoptatuena, eta zeharkako ahaideena hirugarren graduraino, ezin da izan 100eko 20tik gorakoa.
-
Akzioak edo partaidetzak bost urtez mantendu behar dira, eta epe hori ez betetzeak, kendutako kopuruak itzuli beharra ekarriko du berekin, berandutze-interesak barne. Itzuli beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, kendutako kopuruari baldintza bete ez den zergaldiko kuota diferentzialari batu behar zaio. Dena den, zergadunak beti izango du aukera kendutako kopuruak eta dagozkien berandutze-interesak lehenago ordaintzeko.
