Pantaila osoa

Mendetasunarengatik (109-2013)

1. Mendetasuneko pertsonatzat har­tzen den bakoitzeko, jarraian adieraziko diren kenkarien artean dagokiona egin daiteke, ondoren jasoko diren kalifikazioen arabera eta arauz zehazten diren baldintzetan:

Mendetasunaren kalifikazioa

Kenkaria (euroak)

Mendetasun txikia

Mendetasun ertaina

Mendetasun handia

1.224,00

1.428,00

2.040,00

2. Kenkari hori bera aplikatuko da, era berean, ondorengo edo aurreko ahaide, ezkontide edo izatezko bikote-lagun edo laugarren mailarainoko zeharkako ahaide bakoitzeko, hura barne, horren adina edozein dela ere, baldin eta pertsona hori, zergadunarekin bizi izanik eta bere urteko errentak lanbidearteko gutxieneko soldataren bi halakoa izan gabe, mendekoa bada. Kenkari hau bateragarria izango da aurreko artikuluetan esandakoaren arabera egin daitezkeen kenkariekin.

Aurreko paragrafoan eta ondorengo 4. apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, egoitzetan dauden pertsona mendekoen egoera zergadunarekin batera bizitzearen parekotzat hartzen da, betiere behar den fakturaren bidez frogatzen bada pertsona desgaitua egoitza horietan egoteagatik sortutako gastuak zergadunak ordaindu dituela.

Era berean, kenkari hau egin daiteke mendekoa zergadunari lotuta badago tutoretza edo harrera arrazoiak direla medio, eta azkenaurreko paragrafoan adierazitako errenta maila betetzen bada. Tutoretza edo etxeko harrera adin gabekoak babesteko gaietan eskudun den entitate publikoarekin beharko da hitzartu.

3. Aurreko apartatuan aipatutako ahaide edo asimilatuen artean ageri ez den 65 urteko edo hortik gorako pertsona bakoitzeko, 1. apartatuan ezarritako kenkariak aplikatuko dira zergadunarekin bizi denean eta bere urteko sarrerak, errenta salbuetsiak kanpoan Utzita, lanbidearteko gutxieneko soldataren bi halakoa baino txikiagoak direnean.

4. Mendetasuneko pertsonak autolikidazioa aurkezten badu zerga honengatik, bi aukera izango ditu: Kenkari osoa berak egitea edo, bestela, berarekin bizi den zergadunak egitea kenkari osoa. Bigarren aukeraren alde eginez gero, eta mendekoa zergadun batekin baino gehiagorekin bizi bada, kenkaria zati berdinetan hainbanatu eta egingo da zergadun bakoitzeko.

5. Artikulu honetan jasotako kenkaria bateraezina da aurreko artikuluan araututako desgaitasun kenkariarekin.