Aitorpen laburpena (110-2009)
Programa batean Aitortzailearen araberako kudeaketa aukera erabilita sartzea erabaki badugu, aitorpenak gehitu aurretik sortu behar da aitortzailea. Ondoren, alde batera utzita zer kudeaketa mota hautatu dugun, Aitorpen berria sakatu behar dugu, aitorpen bat sortzeko.
Ondoren, adierazi behar da Enpresa txikia edo Enpresa handia den, eta datu hori ezingo da gero aldatu. Kontsultatzeko moduan izango da bakarrik, ereduaren menuan sartuta eta Entitatea - Aitortzailearen entitatea aukeratuta.
Enpresa txikia aukeratu bada, epealdien zerrenda urteko lau hiruhilekoek osatuko dute. Aldiz, Enpresa handia aukeratu bada, urteko hamabi hilabeteek osatuko dute zerrenda, urtarriletik abendura.
Epealdiaren datuak
Leiho honetan jasotzaile kopurua, ordaindutako zenbatekoak eta aitortzen den zergaldian egin diren atxikipenak eta konturako sarrerak zerrendatu behar dira. Zenbateko horiek taldeka batuko dira, horien jatorria kontuan izanik. Talde bakoitzaren barruan ordainketak atxikipenari edo kontura sartzeari lotuta dauden bereizi behar da, eta dagokien ilaran edo lerroan jarri.
• Atxikipenari lotutako ordainketak A letra duen ilaran sartuko dira.
• Kontura sartzeari lotutako ordainketak S letra duen ilaran sartuko dira.
Ordainketaren jatorriaren arabera hainbat talde bereizten dira, jarraian azaltzen ditugunak hain zuzen. Horietan zergaldiko zenbateko osoak sartu behar dira.
Lana: lan etekinak.
2009, 2010 eta 2011 ekitaldietarako, atxikipenari lotutako ordainketetan (A) eta bai konturako sarrerari lotutakoetan (S), atxikipen edo sarrera gisa adierazten den datuak ezin du gainditu zenbatekoaren edo balioaren %40 (gainetiko marjina 1€ da).
2012 ekitaldirako, atxikipenari lotutako ordainketetan (A) eta bai konturako sarrerari lotutakoetan (S), atxikipen edo sarrera gisa adierazten den datuak ezin du gainditu zenbatekoaren edo balioaren %49 (gainetiko marjina 1€ da).
Jarduera profesionalak:jarduera profesionalen etekinak.
2009, 2010, 2011 eta 2012 ekitaldietarako, atxikipenari lotutako ordainketetan (A) eta bai konturako sarrerari lotutakoetan (S), atxikipen edo sarrera gisa adierazten den datuak ezin du gainditu zenbatekoaren edo balioaren %15 (gainetiko marjina 1€ da).
2012/09/01etik aurrera, atxikipenari lotutako ordainketetan (A) eta bai konturako sarrerari lotutakoetan (S), atxikipen edo sarrera gisa adierazten den datuak ezin du gainditu zenbatekoaren edo balioaren %21 (gainetiko marjina 1€ da).
Jarduera enpresarialak:jarduera enpresarialen(nekazaritza, abeltzaintza eta baso jarduerak) etekinak. Jarduera enpresarialen kasuan, bai atxikipenari lotutako ordainketetan (A) eta bai konturako sarrerari lotutakoetan (S), atxikipen edo sarrera gisa adierazten den datuak ezin du gainditu zenbatekoaren edo balioaren %2. 1 €-ko gainetiko marjina onartzen dute bi portzentajeek.
Sariak: sarien etekinak.
2009 ekitaldirako, atxikipenari lotutako ordainketak badira (A), atxikipen edo sarrera gisa adierazten den datuak ezin du gainditu zenbatekoaren edo balioaren %18. Aldiz, konturako sarrerari lotutako ordainketak badira (S), datu hori ezin da izan zenbatekoaren edo balioaren %22 baino handiagoa. 1 €-ko gainetiko marjina onartzen dute bi portzentajeek.
2010 eta 2011 ekitaldietarako, atxikipenari lotutako ordainketak badira (A), atxikipen edo sarrera gisa adierazten den datuak ezin du gainditu zenbatekoaren edo balioaren %19. Aldiz, konturako sarrerari lotutako ordainketak badira (S), datu hori ezin da izan zenbatekoaren edo balioaren %23 baino handiagoa. 1 €-ko gainetiko marjina onartzen dute bi portzentajeek.
2012 ekitaldierako, atxikipenari lotutako ordainketak badira (A), atxikipen edo sarrera gisa adierazten den datuak ezin du gainditu zenbatekoaren edo balioaren %21. Aldiz, konturako sarrerari lotutako ordainketak badira (S), datu hori ezin da izan zenbatekoaren edo balioaren %26 baino handiagoa. 1 €-ko gainetiko marjina onartzen dute bi portzentajeek.
Ados: irekita dagoen pantaila ixten du egindako aldaketak edo egiteke daudenak gordez.
Utzi: irekita dagoen pantaila ixten du egindako aldaketak edo egiteke daudenak gorde gabe.