Pantaila osoa
Cargando...
 

Aitorpen laburpena (115-2009)

Programa batean Aitortzailearen araberako kudeaketa aukera erabilita sartzea erabaki badugu, aitorpenak gehitu aurretik sortu behar da aitortzailea. Ondoren, alde batera utzita zer kudeaketa mota hautatu dugun, Aitorpen berria sakatu behar dugu, aitorpen bat sortzeko.

Ondoren, adierazi behar da Enpresa txikia edo Enpresa handia den, eta datu hori ezingo da gero aldatu. Kontsultatzeko moduan izango da bakarrik, ereduaren menuan sartuta eta Enpresa mota – Aitortzailearen enpresa mota aukeratuta.

Enpresa txikia aukeratu bada, epealdien zerrenda urteko lau hiruhilekoek osatuko dute. Aldiz, Enpresa handia aukeratu bada, urteko hamabi hilabeteek osatuko dute zerrenda, urtarriletik abendura.

Epealdiko datuak

Jasotzaile kopurua, egindako ordainketen zenbatekoa, eta aitortzen den epealdian egindako atxikipenak eta konturako sarrerak adierazi behar dira leiho honetan.

DIRUZKO ETEKINAK

Errentatzaile kopurua: adierazi hemen zenbat pertsonak edo entitatek jaso dituzten aitortzailearengandik atxikipenari lotuta dauden diruzko etekinak, hiri ondasun higiezinak errentan emateagatik.

Errentamenduen zenbatekoa: hiri ondasun higiezinak errentan hartzeagatik epealdian guztira ordaindu diren diruzko etekinak, atxikipenari lotutakoak, adieraziko dira hemen.

Atxikipenen zenbatekoa: aurreko laukian aitortutako diruzko etekinei dagozkien atxikipenen zenbateko osoa jarriko da

2009 ekitaldiarako, zenbateko honek ezin du gainditu errentamenduen zenbatekoaren %18 (gainetiko marjina: 1 €)

2010 ekitaldiarako, zenbateko honek ezin du gainditu errentamenduen zenbatekoaren %19 (gainetiko marjina: 1 €)

GAUZA BIDEZKO ETEKINAK

Errentatzaile kopurua: adierazi hemen zenbat pertsonak edo entitatek jaso dituzten aitortzailearengandik gauza bidezko etekinak, konturako sarrerari lotutakoak, hiri ondasun higiezinak errentan emateagatik.

Gauza bidezko ordainketen balioa: hiri ondasun higiezinak errentan hartzeagatik epealdian guztira ordaindu diren gauzen bidezko etekinak, konturako sarrerari lotutakoak, adieraziko dira hemen. Balorazioa Errenta edota Sozietateen gaineko zergaren araudiak xedatutakoari jarraiki egingo da, ordainketak zein zergaren subjektu pasiboei egin zaizkien kontuan harturik.

Konturako sarreren zenbatekoa: aurreko laukian aitortutako gauza bidezko ordainketengatik egin behar diren konturako sarreren zenbateko osoa jarriko da (gainetiko marjina: 1 €).

Ados: irekita dagoen pantaila ixten du egindako aldaketak edo egiteke daudenak gordez.

Utzi: irekita dagoen pantaila ixten du egindako aldaketak edo egiteke daudenak gorde gabe.