Pantaila osoa
Cargando...
 

Eguneratzen diren eraikuntzak edo lurrak eta ondasun naturalak (208-2012)

Eguneratuak izango diren eraikuntza edo lurrei dagozkien datuak beteko dira. Bereziki, aipatuko dira:

Probintzia/ Herrialdea: Higiezinaren kokapenaren probintzia eta herrialdea jarriko da.

Probintzia kodea: Higiezinaren kokapenaren probintziaren kodea jarriko da.

Udalerria: Higiezinaren kokapenaren udalerria jarriko da.

Helbidea: Higiezinaren kokapenaren helbidea jarriko da.

Zenbaki finkoa: Higiezinaren zenbaki finkoa jarriko da. Datu hau Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagirian agertzen dena da.

Noiz eskuratua: Higiezina noiz eskuratua izan den jarriko da.

Eskurapen prezioa: Higiezinaren eskurapen prezioa jarriko da.

Eskurapen prezio eguneratua: Higiezinaren eskurapen prezioaren gainean eguneratze koefizientea aplikatuta ondorioztatzen den balioa jarriko da.

Merkatu balioa: Higiezinaren merkatu balioa jarriko da.

Amortizazioen batura: Higiezinaren amortizazio kontablearen batura, zergan kenkariduna izandakoa, jarriko da.

Amortizazio eguneratuen batura: Eskurapen prezioari, produkzio kostuari edo hobekuntzari dagozkion amortizazio kontablearen gainean eguneratze koefizienteak aplikatuta ondorioztatzen den balioa jarriko da, baldin eta amortizazio horiek fiskalki kengarriak izan badira.

Balantzeen eguneratzea 11/1996 FAren arabera: Balantzeak eguneratzeari buruzko abenduaren 5eko 11/1996 Foru Arauan aurreikusitako eragiketetatik eratorritako balioa jarri beharko da.

Eguneratzea 1/2013 Foru Dekretu Arauaren arabera egin osteko balio-gehikuntza garbia: Higiezinari dagokion eguneratze balioa, 3. orrian azaltzen diren ereagiken ondorioz sortzen dena (708 laukia).