Pantaila osoa

Eskuratze balioa (109-2013)

  • Eskuratze balioa ondoko kontzeptuak batuz kalkulatuko da: erosketaren zenbateko erreala, erositako ondasunetan egindako inbertsio eta hobekuntzen kostua, eta erosleak erosketagatik izandako gastuak eta ordaindutako zergak, interesak sartu gabe. Zenbateko horri egindako amortizazioak kenduko zaizkio, eta, edozein kasutan, gutxieneko amortizazioa konputatuko da hala badagokio.

  • Eskualdaketa kostu gabekoa izan bada, eskuratze balioa aurreko paragrafoan esandako eran kalkulatuko da, baina zenbateko errealtzat Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren arauak aplikatzetik ateratzen dena hartuko da.

  • Gainerako ondare irabazi eta galerak kalkulatzeko, lehen adierazi diren balorazio arau espezifikoak aplikatuko dira.

Eskuratze balioa eguneratzea

Ondasun edo eskubideak 2012an eskualdatu badira, jarraian adierazten diren eguneratze koefizienteak aplikatuz eguneratuko da eskuratze balioa, elementua ondarean egon den denbora kontuan hartuz:

 

Urteak

 2012ko koefizienteak

1994 eta aurrekoak

1,509

1995

1,603

1996

1,544

1997

1,509

1998

1,476

1999

1,436

2000

1,387

2001

1,335

2002

1,288

2003

1,253

2004

1,216

2005

1,177

2006

1,138

2007

1,107

2008

1,065

2009

1,060

2010

1,043

2011

1,010

2012

1,000

 Koefiziente horiek honela aplikatuko dira:

  • Erosketaren benetako zenbatekoaren gainean, zer urtetan ordaindu diren kontuan hartuz.

  • Inbertsio eta hobekuntzen gainean, zer urtetan ordaindu diren kontuan hartuz.

  • Gastu eta zergen gainean, zer urtetan ordaindu diren kontuan hartuz.

  • Amortizazioen gainean, haiei dagokien urtea kontuan hartuz.