Pantaila osoa

Hurrengo urteetan aitorpena aurkezteko obligazioa (720-2013)

Hurrengo urteetan aitorpena aurkeztu beharko da baldin eta ondasun blokeen saldo bateratuetako bat (finantza entitateetako kontuak; baloreak, eskubideak, aseguruak eta alde baterako edo bizitza osorako errentak; eta ondasun higiezinak edo haien gaineko egiazko eskubideak) 20.000 euro edo gehiago igotzen bada azken aitorpenekoarekiko.

Atzerrian dauden ondasun higigarriei eta haien gaineko eskubideei dagokienez, hurrengo urteetako aitorpena egin beharko da baldin eta aitortu ez diren beste ondasun edo eskubide batzuk atzerrian badaude edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan matrikulatu edo inskribatu badira urte bakoitzeko abenduaren 31n edo urte horretako uneren batean, urtez urte.

Dirua eta metalak eta harribitxiak izan ezik, horien kasuan aitorpena aurkeztu beharko baita, azken aitorpenean adierazitakoarekiko 20.000 eurotik gora igotzen badira ondasunak elementu berriak sartu direlako.

Dena dela, hurrengo urteetan jada aitortu diren ondasunen gaineko aitorpena aurkeztu beharko da, baita aitortu beharra eragin zuten eta jada eragiten ez duten ondasunen aitorpena ere.