Pantaila osoa

Inportatu datuak (200-2011)

Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:

  1. Aukerak leihoaren barruan, "Inportatu datuak" hautatu behar duzu. Leiho berriaren barruan "Eredua eta ekitaldia hautatzea" aukeratu eta hurrengoa botoiari eman.
  2. Hurrengo leihoan hautatu behar da eredua, jatorrizko ekitaldia (bikoiztu nahi duzuna) eta helmugako ekitaldia.
  3. Azkenik, bikoiztu nahi dituzun aitorpenak hautatu eta gero Hurrengoa sakatu behar duzu. Hurrengo leihoan aitorpenak ongi bikoiztu direla baieztatzen da.

Hori egindakoan, Zergabidea programaren bidez, bikoiztutako aitorpenak helmugako ekitaldiko (2011koak, hain zuzen) aitorpen moduan ikus ditzakezu. Aitorpen berri horietan agertuko dira: aitortzailearen datuak, zerrendak, konpentsazioak eta aurreko ekitaldietan aplikatu gabeko kenkariak.