Pantaila osoa
Cargando...
 

Jarduera enpresarial eta profesionalak (714-2015)

Jarduerari dagokion epigrafea ipini behar da. Bi kasu bereizten dira:

  • Merkataritza Kodeari egokituriko kontabilitatea eramaten denean:

    Pertsona fisikoen ondasun eta eskubideak, enpresa edo lanbide jarduerei loturik badaude, beren kontabilitatetik ateratzen den balioaren arabera konputatuko dira, ondasunen aktiboaren eta pasibo exijigarriaren arteko aldearen arabera alegia.

    Jarduera ekonomikoari loturiko ondasun higiezinak badaude, bereizita baloratuko dira, Ondasun higiezinak baloratzeko erregelen arabera, non eta ondasun horiek ez diren aktibo zirkulatzailearen parte eta jarduera enpresarialen helburu bakarra ondasun higiezinak eraikitzea edo sustatzea ez den.

  • Merkataritza Kodeari egokituriko kontabilitaterik eramaten ez denean:

    Horrelako kasuetan, Aberastasunaren Zergaren gainerako arauak erabiliko dira ondasun eta eskubideak baloratzeko.