Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Kenkariak (220-2011)

Barruko zergapetze bikoitzaren kenkaria

Barruko zergapetze bikoitzagatik aplikatzen den kenkariaren zenbatekoa jarri behar da. Honako araudia kontutan hartuta kalkulatuko da: 7/1996 FAren 33. artikulua eta 1� xedapen gehigarria, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 FAren 19. eta 25. artikuluak (kooperatibak).

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira "taldearen informazio laburpena" izeneko panelera. "Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa" apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1306 laukia).

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 7/1996 Foru Arauaren 85.2 artikuluan ezarritakoa: "Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin."
  • 7/1996 Foru Arauaren 31. artikuluan ezarritakoa, hau da, taldearen kuota osoa.

Nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria

Besteak beste 7/1996 Foru Arauaren 34, 68.2 eta 115.9 artikuluetan aipatzen diren kenkariak adieraziko dira atal honetan. Bestalde, "Aplikatua" laukian adierazi behar da sortutako kenkari horretatik zer zenbateko aplikatzen den aitortutako zergaldiko likidazioan.

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira "taldearen informazio laburpena" izeneko panelera. "Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa" atalean adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1307 laukia).

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 7/1996 Foru Arauaren 85.2 artikuluan ezarritakoa: "Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin."
  • 7/1996 Foru Arauaren 31. artikuluan ezarritakoa, hau da, taldearen kuota osoa.

Zergapetze bikoitzaren kenkaria (SOCIMIetako bazkideak)

7/1996 Foru Arauaren 119 duodecies artikulua.

Kuotan mugatutako kenkariak

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira "taldearen informazio laburpena" izeneko panelera.

Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1309 laukia).

2011eko ekitaldiaren berezitasuna

Lehen aipatu bezala, 2011 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.

Uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak 85. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik. Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:

  • Aktibo korronte berriak. 37. art. (2500 laukia)
  • Berrikuntza ez-teknologikoa. Batez bestekoaren gaineko soberakina (2595 laukia)
  • Lanbide heziketako gastuak. Kenkari gehigarria (2539 laukia)
  • Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)

Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2011eko ekitaldiaren gainean bi aldiz klikatuz. Pantaila batek kuotan mugatuta dauden kenkari guztiak erakutsiko ditu (6303 laukian sakatuta). Behar diren kenkariak bete ondoren, programak guztien batura hartuko du (2594 laukia) eta zenbateko hori 2011eko "sortutako kenkaria" laukira eramango du.

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 7/1996 Foru Arauaren 85.2 artikuluan ezarritakoa: "Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin."
  • - 7/1996 Foru Arauaren 46.1. artikuluan ezarritakoa:

1996, 1997, 1998 eta 1999ko ekitaldietako kenkarietan jarri behar den zenbatekoak ezin du gainditu kuota likido positiboaren %40.

2000ko ekitaldiko kenkarietan jarri beharreko zenbatekoak gehi, hala badagokio, aurreko laukietan adierazitako zenbatekoen baturak, ezin dute gainditu kuota likido positiboaren %40. Hala ere, 41. artikuluko kenkaria (Ikerketa eta garapen jarduerengatik eta berrikuntza teknologikokoengatik egindakoa) kuota likidoaren %10 baino handiagoa bada, apartatu honetan ezarritako %40ko muga %45era igotzen da.

2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008 , 2009 eta 2011 ekitaldietako kenkarietan jarri beharreko zenbatekoak gehi, hala badagokio, aurreko laukietan adierazitako zenbatekoen baturak, ezin dute gainditu kuota likido positiboaren %45.

Kuotan mugatu gabeko kenkariak

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira "taldearen informazio laburpena" izeneko panelera.

Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1310 laukia).

2011eko ekitaldiaren berezitasuna

Lehen aipatu bezala, 2011 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.

Uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak 85. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik. Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:

  • I+G jarduerak. Kenkari gehigarria (3006 laukia)
  • Berrikuntza teknologikoa. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3015)

Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2011eko ekitaldiaren gainean bi aldiz klikatuz. Pantaila batek kuotan mugatuta dauden kenkari guztiak erakutsiko ditu (6303 laukian sakatuta). Behar diren kenkariak bete ondoren, programak guztien batura hartuko du (2594 laukia) eta zenbateko hori 2011eko "sortutako kenkaria" laukira eramango du.

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 7/1996 Foru Arauaren 85.2 artikuluan ezarritakoa: "Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin."
  • - Kuotan mugatu gabeko kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako kenkari mugatuen batura gutxituta ateratzen den kopurua.