Pantaila osoa
Cargando...
 

Kenkariak nazioarteko gardentasun fiskaleko erregimenean (109-2014)

Dibidenduak edo mozkin partaidetzak banatzeagatik atzerrian ordaindutako zerga edo karga kendu ahal izango da kuotatik, oinarri ezargarrian sartutako errenta positiboari dagokion zatian beti ere. Atzerriko zerga ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmen bat aplikatuz edo dagokion herrialde edo lurraldearen barne legeriari jarraituz ordain daiteke.

Kenkari hau egingo da nahiz eta errenta positiboa oinarrian sartu den ekitaldia eta zergei dagozkien ekitaldiak berdinak ez izan.

Erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatuta dauden herrialde edo lurraldeetan ordaintzen diren zergek ez dute inoiz kenkaririk izango.

Kenkari horrek muga bat du eta zera da, ezin dela oinarri ezargarrian egotzitako errenta positiboagatik Espainian ordaindu beharko litzatekeen kuota osoa baino handiagoa izan.